Mostrando entradas con la etiqueta kontakizuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontakizuna. Mostrar todas las entradas

martes, 21 de diciembre de 2010

Berridazketak

Ángel Mantxo. Aezkoa Hiriberri

Lehen razionamentua ze, gerra denboran ta gerrondoan ere eta orduan aita fatentze gabas Frantziako artzainetara eta erostentzue, artoa, irina, eta alubiak eta ori, eta ekartzen zitue or Berrenditik beiti ugaldera ellegatu gabe eta ni egunas
juatenitze mandoaekin txiki-txikia eta itenitue iratzeak eta etortzentzelik lotzentzitue lauroba (?) eta mandoari bastan ezarri kartzentzuena ta iratzeaekin tapatu eta ni bideas mandoaekin etxera ta ura guardiek-eta ez ikusteko bertze leku batetik.
- Eta, klaro, ume bat ez zuten, guardiek ez zuten haur bat gelditzen.
Ez, eztute pentsatzen ere.

Carmen Dorai

Bazen hemen haur ukaiteko, bazien emen jendiak...,bueno, medikia beti izan du, beti izan du medikia, bana anitz aldiz haurrak jitentzielaikan, medikiake nahi zin noaitek laguntzeko; ta izaitentzen emen... bazien bizpairu mazte joaitentzienak, zuk galditen zi[n]tin ta zauri otoi, haur ukaitekotan baigira, jinentzira? Ta bueno pues medikia jiten delaikan abisa nezazie... ta prest zen beti mazte ura joaitentzen ta laguntzentzin... hura eremaitentzakon haurrain kuzteko ta gauza ori ta gero medikia joan gabe joaitentzen mazte hura haurrain troxatzea ta... prestatzea.

Mª Carmen Arrese (Hiriberri Aezkoa;

Orreagako romeria. Emendik faten gine oines urte montio bat fan gine oines erritik asirik, beztituik eh!, bai, beztituik, Aezkoako trajea bai... Gero ja asi ze ja arrobira autobusean ta gandik Orreara, ta gero ermatentze berendua, xixa, ona... xixak astentzire orduan ere, ta ermatentzire xixak edo tortillan edo naasian, eta gero ermatentze pues... igual urdaiazpikoa tomateaekin ere, edo ajuarrieroa, gori eramatentze, ta gan xatentze Orrean mendian, bai kolegiataen ondoan, mendi
ortan, gor xatentze ta gero, ona... fatentze, egotentze gor... laurak edo gala, galako aire gortan izatentze berris rosarioa edo zerbait elizan, ta gero berris romerian, ona... arrobiraino, ta gero igual gordik Arian festak izatentzire, azken eguna, ta gordik festetra A[riara].

viernes, 17 de diciembre de 2010

Argazkien historioa

ARGAZKIEN HISTORIA:
Txikitatik jakinarazi zien lagun eta adiskideei  munduan zehar bidaiatzeko asmoak zeuzkala. Guztiek ume arraroa zela zioten, beti ilargian zegoelako bera bakarrik bidaiatzen.
Aldi berean, aipatu beharra zegoen gurasoek ere arraro zamarrak zirela. Herrian oso ezagunak ziren, ez beraien bizitzagatik, eraikitako etxe arraroarengatik baizik. Hau ez zen besteak bezala, gezi forma zeukan baita kolore gorrixka. Ez zirudien oso erosoa bertan bizitzeko, baina hala nahi izan zuten betidanik.
Hortik aurrera, eraikuntza berri honek arazo ugari sortu zituen herrian. Hain berdintsua zen herri  euskaldun horretan ezin zen eraiki horrelako etxe modernoa.  Baina, egia esanez, ondamu putzu bat zegoen  haien hitzetan. Ezinezkoa zen etxeak desberdintzea, guztiak zuriak, laukizuzenak eta teila gorrikoak zirelako.
Semea handitu egin zenean, gurasoen pausuak jarraitu egin zituen eta gazteluaren antza zeukan etxea eraiki zuen. Goiko aldea gotorlekuaren antza zeukan. Hala ere gauza arraro bat ipini zion: Berri-berria ematen zuen tximinia. Guztiz ezberdinak ziren elementu nahastu zituen, etxea gehiago nabarmentzeko.
Herriko jendea asko kritikatu zuten mutilaren etxea, gehien bat, egunero baratzea hainbeste zaintzen zuen emakumeak. Honek, baratze berde-berdea zeukan, oso handia, baina gehiago nahiz zuen, eta pozik ez zegoenez gero, besteen kontra beti hitz egiten zuen. Azkenenean, enbidiak berak esandakoa baino gogorragoa izan zen, eta hainbetse gorrotatzen zuena egin zuen:  bere etxea aldatu. Guztiz aldatu egin zituen bere teilak, eta horren ordez  gazteluaren antzeko harriak jarri zituen. Baita gotorlekuaren antza zeukan goikalde puntadun bat.
Aldaketa ugari izan ziren herrian, eta azkenean gure protagonista nazkatu egin zen. Hainbeste etxe desberdin zituen herrian ez zuen bizi nahi, bera bakarra izan nahi zuen eta. Hori zela eta bertatik joan egin zen eta beste erokeri bat sortu zuen. Ibai handi baten portuan piraten garaiko itsasontzi handi bat erosi zuen, eta uretan zehar bidaiatu ordez, lurrean utzi zuen betirako. Hortik aurrera oso pertsona arraroa bihurtu egin zen. Beti beltzez jantzita joaten zen, oso gutxitan beste batzuekin, bakardadea gustatzen zitzaion gizona zelako. Hori dela eta gaur egun gutxi batzuk dakite non dagoen eta berari buruz daukagun informazioa bere lagunaren hilotzekoa da. Oso kotxe zaharraren aurrean agertzen zaigu, beste lagunen ondoan.

jueves, 16 de diciembre de 2010

" Omen " Historia

TROYAKO GUDUA:
Orain dela milaka urte, Nereida Tetis erabaki omen zuen Peleorekin ezkontzea, gizaki noble bat zena. Jainko guztiak joan omen ziren ezkontzara, denak Eris izan ezik, liskarren jainkoa, gonbidatua izan omen ez zelako.
Eris gaizki sentitu omen zen gonbidatua ez izateagatik,eta ezkontzara sagar bat bidali omen zuen idazki batekin: Ezkontzako neska politenarentzat.
Argi  zegoen bezala, jainko guztiak sagarra  nahi  omen zuten eta Hera, Atenea eta Afrodita horrengatik haserretu omen ziren. Liskarrak ez izateko, Zeus Paris izendatu omen zuen epai. Hasiera batean, Paris proposatu omen zuen sagarra zatitzea, baina Zeusek ez zion utzi eta erabakitzera behartu omen zuen. Guztiekin elkarrizketatu egin  zen, denak saiatu omen ziren maitemintzen eta engainatzen, baina lortu egin zuen bakarra Afrodita izan zen, amodioaren jainkoa. Honek munduko emakume politenaren maitasuna eskaini omen zion, Helenarena, Zeus-en alaba eta Menelao-ren emaztea.
Parisek, dudarik gabe, sagarra berari eman omen zion, eta jarraian Paris eta Helenaren arteko elkarketa prestatu zuen. Ondoren, emakumea maitemindu omen zen, eta biak elkarrekin Troyara ihes egin zuten eta bertan ezkondu omen ziren.
Baina, Atenea eta Hera ez omen ziren ados erabakiarekin, eta Erisen laguntzarekin,  Greziar guztiekin batera Troyaren kontrako gudua prestatu omen zuten.

"Omen " Gertakizuna

Nire lehengusina, ba omen  zen oso neska bihurria, eta beti ibiltzen zen handik hemendik korrika eta jolaska. Bere arrebarekin kalera eta jolastera joatea ez omen zitzaion asko gustatzen, baina astero elkarrekin joaten ziren.
Behien, nire amarekin joaten zirelarik, arreba txikiak erabaki omen zuen horma batean igota, hegazkin baten antzera hegan egingo zuela. Alde batetik bestera mugitzen omen zen, paperezko hegazkin txikia eskuetan eramanik. Behien eta berriz amak esan omen zion kontuz ibiltzeko, lurrera eroriz gero, ezten beterizko sastraketara eror zezakeelako.  Noski, berak ez omen zuen kasurik egin, eta hegazkinaren igoera handienean, sastrakaz beteriko aldera erori zen.Arreba handiak ezin omen zuen irria gelditu, eta txikiak, mina eta haserrearen artean, behin eta berriz besteari errua botatzen omen zion.   Negarren artean atera omen zuten izeba eta arrebaren artean. Gorputz osoa ezten beterik omen zuen, hankak, besoak, ipurdia… Banan-banan kendu zizkioten, bere negarren artean. Baina bistakoa da, minaren gainetik, bere arreba handiaren irriak gogorragoak egin omen zitzaizkiola.

NIre oporrik hoberenak

NIRE OPORRAK:

Bizi izan ditudan oporrik onenak  lagunekin pasa nituenak izan ziren. Orain dela hiru urte inguru, koadrila kanpora  elkarrekin joaten ginen lehenengo udan zen.
Ez genuen oso leku zoragarririk erabaki, ez da  bidai oso luzerik egin: Zarautzera joan ginen. Gainera, ez ginen pisu edo hotel batera joan,Kanpinera baizik.
Bidaia, ordu eta erdikoa izan zen, baina, kanpinerako bidaia, luze-luzea egin zitzaigun, mila gauza eramaten genituelako bizkarrean.
Lau egun bertan pasa genituen eta eguraldi oso ona izan genuen. Aukera izan genuen denetarik egiteko: hondartza, festa, mendia …
Hala ere, gogorra egin zitzaigun hainbeste neska elkarrekin bizitzea, iskanbila ugari izan genuen eta. Gainera, bazkaria egiterako orduan ere, mila arazo izan genituen, beti zerbaiten falta sumatzen genuelako.
Azken batean, berdin  zait egun horietan gertatu ziren gauza txar guztiak, primeran pasa nuelako.

.- Bakoitzari bizian gertatu zaion zerbait bereziren kontakizuna

GERTAKIZUNA:
Ez  zaizkit gauza arrarorik gertatu, edo gutxienez, orain gogoratzen ditudanak. Bai ordea, txikia nintzenean zerbait gertatu zitzaidan.
Zortzi urte inguru nituen, eta uda horretan gurasoekin Saloura joan nintzen.  Hondartzara joatea asko gustatzen zitzaidan eta beti lastairatxo batekin sartzen nintzen uretara. Nire gurasoei, ordea ez zitzaien batere gustatzen ura eta nik bakarrik joaten nintzen.
Beti bezala, jendez beteta zegoen hondartza, eta egun horretan, erreferentzia bezala, gure tokiaren ondoan zegoen karramarro irudiko marrazkia hartu nuen.
Denbora asko pasa nuen uretan eta olatuek alde batetik bestera eraman ninduten. Baina, gurasoengana bueltatzerako orduan, ez nuen gogoratzen zein zen gure animalia, marrazki ugari zeudelako hondartza osoan zehar. Alde betetik bestera joan nintzen baina azkenean gandu egin nintzen. Izugarrizko beroa egiten zuen, baina ala ere, nire gurasoak bilatzen jarraitu non, gero eta larrituago. Nor daki, baina ziur aski urdu bete inguru. Azkenean, nire lastairatxoari esker, emakume batek bidean gelditu egin ninduen esanez nire ama nire bila zegoela. Hor gelditu nintzen, nire ama berriz agertu zen arte oso larriturik.