Berreskuratzaileez eta antzeko beste jendaje batzuez (II)
Gustura irakurri dut( nuen) Aingeru Epaltzak egunkari honetan argitara emandako "Soy de Pompaelo" izeneko lana, bere hitzek gaur egun hain beharrezko eta urri ditugun( genituen) «irri ederrak» egiteko egokiera eman didatelako( zidatelako), tituluak eta sarrerak beregainki. Putetxearena ideia polita dela( zela) ezin uka; hurrengoan Iruñea / Iruña bikote zorionekoa utzi eta Pompaelo, El Dragón Rojo, Play Boy, Zipi-Zape edo antzekoren bat proposatu beharko diogu( genion) Udalari, geure hiriaren izentzat.
Txantxak alde batera utzirik, tabako saltzeko makinen, futbol taldeen eta besteren aipuak —irakurlea gogoan dudala( nuela) diot ( nion) hau— Nafarroako Herri Izendegia-n Peralta-ren euskarazko izentako eman genuen( dugu) Azkoien-en du( da) iturri, oso oker ez banago( banengoen). Eskertzen diot( nion) Epaltzari izen hau tauletara atera izana, azken egunotan gaurkotasun handia hartu baitu( baitzuen) Erriberako herri izen honek, Tuterako Pedro Agramont notarioaren Historia de Navarra lanari esker. Nik faksimila ikusteko paradarik izan ez badut ( banuen) ere, Egunkaria-n argitara ateratako artikuluan —ekainaren hogeiko alean ageri da( zen)— erraten zenez Azkoien izena ez zuen( du) Altadillek berak asmatu, notario tuterarraren XVII. mendeko idazlanean azaltzen baita( baitzen). Nolanahi ere, Azkoien enpresa baten, futbol talde baten eta besteren izentzat hartua izatea soziologikoki izen horrek harrera ona izan duelako ( zuelako) seinalea da ( zen), dudarik gabe.
Beste gai batera igaroaz, Epaltzak Badostain-en -st- soluzioaren jatortasuna frogatu nahian edo, Lizarraga Elkanokoak (di)tuste eta gaste ibiltzen dituela( zituela) dio( zion), eta egia da( zen), baina egia da( zen), era berean, eguestarrak uztendá, viztucodú, ezti orratzebát, icusiaraztendioténac, adiaraztecó eta beste hamaika -zt-dun ere ibiltzen dituela( zituela), eta beraz, argumentu hori pisurik gabe gelditzen dela( zela) uste dut( nuen). Edozein modutan, egia da( zen) Badoztain-en moduko izenen normalizazioak (mordoxka dira horrelakoak Nafarroan) arazoak sortzen dituela( zituela), eta «besterekiko agrabioa» egitea erraza dela( zela), zentzuz jokatu ezean.
Fonetika historikoaren emaitzak, bestalde, ez dut( nuen) uste erabakigarritzat hartu behar direnik( zirenik), baina bai ordea lagungarritzat, artikuluan aipatzen den( zen) analogia-z baliatzeko orduan, adibidez, baliatze hau arrazoizkoa eta neurtua izan dadin( zedin). Alduate (Aldunate erdaraz), Amillao (Amillano), Bakedao (Baquedano), Dorrao (Torrano), Larragoa (Larraona), Taxoare (Tajonar), Undio (Undiano), Urdaitz (Urdániz), Urdotz (Urdánoz), Zolia (Zolina) eta hauen gisako beste izenei dagokienez( zegokionez), uste dut ( nuen) normalizazioa egiteko garaian zalantza anitzetarako biderik ez dagoela( zegoela), eta norbaitek ikusten ez badu ( bazuen) itsua dagoelako da ( zegoeako zen), edo ikusi nahi ez duelako( zuelako)!
Lehenik erran behar da( zen) bokal arteko n-ren erortzea Hegoalde osoko toponimian indarrean egon den ( zen)araua dela( zela), hots, alderdi guztietako toki izenetan aurkitzen duguna dela( genuena zela), hizkera arruntean (cf. ardoa, balea, gazta, harea, katea, koroa, ohore, eta abar) ez ezik. Hortaz, Hegoaldean, orokorra da( zen): Buia (Bujana), Galdakao (Galdácano erdaraz), Laukiz (Lauquíniz erdaraz), Leioa (Lejona), Lemoa (Lemona), Lemoiz (Lemóniz), Libao (Líbano erdaraz, Leioan eta Arrietan), Likoa (Licona, Mendexan), Otxandio (Ochandiano), Sopela (Sopelana) ditugu Bizkaian, Arroa (Arrona erdaraz), Oikia (Oiquina), Lazkao (Lazcano), Zestoa (Cestona) Gipuzkoan, Albeiz (Albéniz erdaraz), Argomaiz (Argómaniz), Markiz (Marquínez), Miñao (Miñano erdaraz) eta Zurbao (Zurbano erdaraz; Zurbao Bizkaiko Gatikako auzoa ere bada( bazen)) Araban, gutxi batzuk besterik ez aipatzeagatik.
Bestalde, -n-ren galera oso zaharra da( zen). Adibidez, erdarazko Ochandiano-ren euskarazko aldaera den( zen) Otxandio (Ochandio idatzirik) XII. mendearen hasmentarako (1115. urterako, zehazkiago erran) dokumentatzen da( zen), eta euskaraz mintzatzen den ( zen)alderdietan oraindik horrelako formak ibiltzen dira( ziren): Dorrao, Gulia eta Urdaitz Nafarroan, Galdakao, Leioa, Lemoa, Lemoiz, Otxandio, Sopela eta beste Bizkaian, Arroa, Oikia, Lazkao eta Zestoa Gipuzkoan, Kexaa (Quejana) eta Miñao arabarrak Billerlen eta Durango aldean, nahiz euskara galtzearekin batera herri izenaren euskarazko aldaera ere galtzen den( zen), Nafarroako -n- gabeko izen gehienekin gertatu den ( zen) bezala. Konparaziorako, Arabako Kexaa-n herriaren euskarazko aldaera ez da( zen) gorde, baina bai ordea, zegoen( dagoen) feriari esker, Durangaldean eta Arratian.
Beste alde batetik, eta aipatu diren( ziren) arrazoiengatik, ez dut( nuen) uste, Aingeru Epaltzak pentsatzen duenaz( zuenaz) bestera, euskarazko aldaera horien iturrian dauden( zeuden) -n-dun aldaerak euskarazkotzat har daitezkeenik( zitezkeenik), hots, euskaraz ibiltzeko proposa daitezkeenik( zitezkeenik), arena, balena, korona edo katena euskara baturako ezin proposa daitezkeen( zitezkeenik) modu berean, euskaldunok aspaldi-aspalditik -n-rik gabeko formak erabili baititugu( baigenituen). Beraz, Alduate, Gulia (Gulina) eta Zolia erabili beharko ditugu( genituen) euskaraz ari garenean, ez Aldunate, Gulina edo Zolina.
Jakina, euskararako -n-rik gabeko aldaerak proposatzen ditugunean ez gara erraten ari horrekin bakarrarekin herriak euskaldunduko direnik (ez gara hainbeste txotxolotu, oraindik), baina bai lekuan lekuko euskaldunek —bertan euskara desagertu aitzinean— ibiltzen zituzten formak ibili behar direla, aipatutako arrazoiengatik.
Ulertzekoa litzateke, bestalde, Larragoako edo Zoliako sarreretan bat-batean, deus erran gabe, inolako azalpenik eman gabe, dekretuz Larragoa edo Zolia besterik jarriko ez balitz herri horietako bizilagunak haserretzea, baina Larraona / Larragoa eta Zolina / Zolia jartzen badira eta gauzak garbiro azaltzen, erabakia zergatik hartu den eta zer arrazoi dauden aditzera emanez, ez dut uste nik iskanbila handiegirik piztuko litzatekeenik. Bide batez, Nafarroako Gobernuak «eremu misto»-ko herri izenen afera konpondu ez badu ez da, nire iritzian, Urdaitz-ekin gertatu zenagatik, bestela jokatzeko borondaterik eta gogorik ez duelako baizik.
Beste puntu batera pasatuaz, Epaltzak euskaldun gaixo konplexuz beteak hartzen ditu mintzagai, gaur arte pairatu behar izan dituzten zoritxar guztiez gainera orain toponimiak dakartzan gaitzak nozitu behar dituztela dioenean, beren herriaren izena ere gaizki erraten dutela konturatuta. Puntu honetan gogorarazi nahi diot idazle iruindarrari gure artean hori oso arrunta dela: Goizuetan ez dute Goizueta erraten, ez eta Elgorriagan edo Zubietan Elgorriaga edo Zubieta ere, baina, nire irudiko, etzanez idatzitakoak dira aldaera normalizatutzat eman behar direnak, ez horien aldaera laburtuak.
Hauek dialektalizazio prozesua nabarmena izan den tokietan aurkituko ditugu maizenik, eta, adibidez, guk erdaraz Pamplona ibiltzen badugu ere, Andaluzian Granada eta Sevilla ez dituzte idazten diren moduan erraten, Graná eta Zebiya (besteak beste) baizik, eta hala ere inor ez da ikaratzen han. Aldaera normalizatuak kontserbatzaile —muga batzuen barrenean, aldaera zaharkituei muzin eginez— agertu behar du nire irudiz, eta horregatik nago ni Ibizta, Otsagi eta hauen moduko aldaera laburtuen kontra. Bestela, hauek onartuz gero, Beute (Beruete), Irinte (Irañeta), Lasuin (Larrasoaña), Sauta (Saragueta), Tutra (Tutera) eta honelako beste hamaika trakeskeria onartu behar genituzke, muga non jarri ez genekikeela.
Artikuluan aipatzen den beste kontu bat —bestek ere haizeratu du Epaltzaren aurretik— herri izenen iraupenari dagokiona da, alegia, herri batek gaur izen bat eta bihar, ikertzaile txoro horietako batek beste paper zaharrago bat opatu duelako edo, beste bat izatearen gainekoa, honek berekin ekar ditzakeen iseka eta burlekin, erdaldunen aldetik. Hemen Epaltzak herri izenen normalizazioa egiteko oinarrizkoa den ikerketa gutiesten duela iruditzen zait, artikuluaren hasieran gure lanak txaloak baizik merezi ez dituela esan arren.
Egia da herri izenen normalizazioan (eta ez bakarrik Nafarroan) aldaketa franko izan direla azken urteotan, eta hau erdaraz gertatzen ez den arren, gure artean erabat normaltzat jo behar dela garbi baino garbiago dago. Kontuan hartzen badugu dokumentazio idatzi guztia erdaraz dagoela eta euskara, historian zehar, ofizial izan zitekeen guztitik oso urruti egon dela, ez da harritzeko, batetik, erdaraz herri izendegiak buruhausterik ez sortzea, eta, bestetik, euskaraz arazoak ugariak izatea, gure herrien izenak zein diren ez baitakigu ongi! Zergatik daki Esteribarko batek, erraterako, Burlada euskaraz Burlata dela, baina ez Leitzako batek? Zergatik deitu diote orain arte Goizuetan eta Aranon Panplona edo Planpona Iruñeari, baina Donosti Donostiari? Zergatik ez daki Arbizuko batek Valcarlos gure hizkuntzan Luzaide dela baina bai Garaziko batek? Erantzuna begi bistakoa da.
Aldaketak egon dira, eta egongo dira oraindik ere, ikerkuntzak aurrera egiten duen neurrian, eta hau ez da, Epaltzak eta bestek uste duten bezala, txarra eta irri-eragilea, gure herri izendegia benetan eta sakonki ezagutzeko modu bakarra baizik. Kontua ez da erdaraz modu batera erraten dena guk bestela normalizatzea, tokian tokiko euskaldunek azken mendeetan (XVII.etik aurrera, gehienbat; hemen denbora epea aldakorra da, euskararen galtzearen araberakoa) beren herria nola izendatzen zuten ikusi, eta gero, beharra badago, normalizatze ukituren bat egitea.