Aitzinsolasa, hiztegia, aditzak eta testu antolatzaileak.
Gure artean onomastika lanak urriak izan direla(zirela) ezin erran daiteke ( zintezke), anitz baitira( baiztziren)
eta aspaldidanikoak arlo honetan egin diren( (ziren) saioak, baina gehienbat toponimia aztertu
da( zen), ez hainbeste antroponimia( toki-izen), eta hau landu denean( zenean) batez ere ponte izenak eta
deiturak hartu dira( ziren) ikergaitzat.
Jakina, onomastikan sail guztiak elkarrekin hertsiki loturik daude( zeuden): lehen ponte ( bataiarri)
izenak zirenak(( direnak) orain deiturak dira( ziren) (Andres , Jimeno, Maiora, Ojer, Oneka…) edo
toponimoen (Gartziarana, Ilurdotz, Paternain, Petiriberro…) eta oikonimoen (Arrosakoa ,
Beñatenea, Bettinea, Ferranenea, Lopekoa, Lutzikoa, Mariestebanbaita,
Martzelinorenea…) osagaitzat aurkitzen ditugu( genituen). Etxe izenak eta hauetan oinarritutako
izengoitiak, bestalde, maizkara deitura bilakatu dira( ziren) (Arotzarena, Bartzelona, Dorai,
Etxeberria eta Etxeberri, Jauregizar, Karlosena, Mitxelena, Paris, Petrirena eta Petri ,
Salaberria eta Salaberri…) eta orobat toponimoak (Abartzuza, Arizkun, Azpeitia ,
Elizondo, Erbiti, Ezkurra, Legasa…). XVI-XVII mendeetan, gainera, ohikoa da( zen)
toponimoak pertsona izentzat kausitzea, emazteki izentzat batez ere (Mariarano ,
Mariabaztan, Mariamendaro, Mariasunbil , Mariezkurra…), eta azken urteotan jokabide
hau franko hedatu dela( zela) erran dezakegu( genezakeen) (Bianditz, Irati, Saioa), ardura Andre Mariaren
santutegien eta baselizen izenek izan duten( zuten) arrakastagatik (Aitziber, Arantzazu, Belate ,
Estibaliz, Idoia, Oskia, Muskilda, Uxue, e.a.).
Beraz, onomastikaren barreneko sail guztiak loturik daude( zeuden), gure hizkuntzan eta
besteetan, eta sail horietako bat lantzen denean( (zenean) besteak ere ukitzen dira( ziren) hein handi
edo txikian. Errate baterako, Mitxelenak Apellidos Vascos lan bikainean deiturak
hartu zituen( ditu) aztergaitzat, baina toponimia lanetarako ere ezin baztertuzko tresna
eskuetaratu zigun ( digu), eta hipokoristiko edo izen ttipi batzuk ere ukitu eta aztertu zituen( ditu).
Bestalde, toponimia lantzean argitzen diren( ziren) puntuak eta jasotzen diren ( ziren) datuak,
historikoak eta egungoak, hagitz (oso) baliagarri izaten zaizkigu( zitzaizkigun) deituren ikerketarako, erran
bezala toki izen franko deitura bilakatu direlako( zirelako). Era berean, hemen emanen ditudan( nituen)
datuak, aztertuko ditudan ( nituen)izenak eta jaulkiko ditudan( nituzkeen) hipotesiak lagungarri izanen
zaizkio( zitzaizkion) , hala espero dut ( nuen) behintzat, toponimia, oikonimia edo antroponimiaren beste
sailen bat gainetik ikusi edo sakonki ikertu nahi duenari( zuernari).
Nolanahi ere, eta erran gisa sail guztien arteko harremanak ugari eta estuak
izanagatik, bakoitzak bere nortasuna du ( zuen), eta ikertzaileak aldian horietako batean
sakontzea erabaki dezake( dezakeen), metodologikoki egoki iruditzen bazaio( bazitzaion). Hau da, lan batean
oikonimia azter dezake( ( zezakeen), hurrengoan herri edo eskualde bateko toponimia eta
hirugarrenean herri bateko edo garai bateko deiturak, adibidez. Hau bistako kontua
dela( zela) uste dut ( nuen), eta ez da( zen) zertan azalpenak ematen hasi. Jokatu ere, gainera, horrela
jokatu ohi da( zen) gehienetan.
Hipokoristiko edo izen ttipietara itzuliz, erran dezaket ( nezakeen) saio zabalik ez zaiela
eskaini gurean; beste sailen batean sakontzean ikusi dira( ziren), iragaitzaz bezala, nahiz
badiren datuak jaso dituzten( zituzteen) lan batzuk, eta jaso ez ezik aztertu ere egin dituztenak( zituztenak):
Del Valle Lertsundiren bi artikuluak, Leo Spitzer-ena, Mitxelenaren ohar batzuk,
Irigoienen artikulu eta liburu atal zenbait, Knörren txosten bat eta Salaberriren
artikuluxka nabarmendu daitezke( zitezkeen) horien artean (ikus bibliografia), baina bururen buruko
lanik ez dut( nuen) ezagutzen eta uste dut( nuen) horrelakorik ez dagoela( zegoela), arrunt oker ez banabil( banenbilen).
Lan honetan dokumentazioan han-hemen agertzen diren ( ziren) datuak biltzen
ahalegindu naiz eta ikertzaileek honetaz edo hartaz erran dituztenak( zituztenak) jasotzen. Liburua
buru-buztan, hasi eta buka irakurtzeko adorea( kemen) eta duenak( zuenak) ikusten ahalko duen( zuen)
moduan, hipokoristiko anitz agertzen dira ( ziren) hemen, aurkitu ditudan ( nituen) ale desberdin guztiak.
Alabaina, segur naiz( nintzen) badirela oraino franko, niri itzuri zaizkidanak( zitzaizkidanak). Geroko lanak
azaleratu beharko ditu ( zituen), beraz, orain gaitzerupean estalirik gelditu diren( ziren) horiek.
Hipokoristikoen azterketa zergatik den( zen) garrantzizkoa galdeginen balidate
ihardetsiko nuke, lehen-lehenik, euskaldunok erabili ditugun( genituen) eta oraino erabiltzen
ditugun ( genituen) izendatze bideen berri ematen digulako ( genigulako)dela munta handikoa. Nago hau,
berez, aski arrazoi pisuzkoa dela( zela), izan ere onomastikaren zeregina izen bereziak
aztertzea baita. Honetaz landa eta bigarrenik, izen ttipiek egungo deitura eta
oikonimo asko ongi ulertzeko aukera ematen digute: adibidez, Peruskirena-n Peru
dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela, baina
tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean, Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran
dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu.
Hirugarrenik, izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere
lagungarri izan daiteke; erraterako, Baztango Almandoz herri izenak Alaman
antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko batean, duke oinarri, *Alamando-n hain
zuzen ere, Irigoienen ustekaria egia izatera (1995f), eta nire iritzian egiantz handikoa
da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai
horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere lagun
diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki
ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.
Laugarrenik, izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian dauden
egitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta motak, «template» edo
plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila desberdinen
arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat,
azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu
fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu —nik segurik ez—
fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.
Bosgarrenik, dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek eta
hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura geografikoa
bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena eta
bilakaera hobeki konprenitzeko.
Buruenik, izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin, eta garbi
dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula
onomastikariok, eta orobat haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean
kokatzeko abagune ematen digutelarik. Michaelssonek (1939: 110) haurren beren
hizkerari baino garrantzi handiagoa aitortzen dio helduek haiekin ibiltzen dutenari: «La
part de l’enfant dans ces formations est généralement minime; les transformations
sont avant tout dues à la mère, aux parents […]». Stratmannek (1935: 30-31),
ordea, haurren hizkera bera nabarmentzen du, helduek umeekin komunikatzeko
erabiltzen dutena ez ezik: «Wenn man an seinen eigenen Familienkreis, seine nähere
Umgebung denkt, wird man sich sofort des weiten Einflusses der Kindersprache
bewußt». Ikertzaile honek bokal eta kontsonante sistemetan gauzaturikako hots
aldakuntzak, izenen laburtze eta sinkopak, eta azaldu gabeko formak haur hizkerari
leporatzen dizkio. Boyd-Bowmanen iritziz ere munta handikoak dira haurren hizkera eta
helduen horiekilakoa (1955: 337-338):
«También señalaremos que estas deformaciones se deben en gran parte al
rudimentario sistema fonemático de los niños que aprenden a hablar, y a los esfuerzos que
hacen los adultos, con intención cariñosa, para imitar el sistema».
Afrika erdialdeko Hausa hizkuntzan, Newmanek eta Ahmadek diotenez (1992:
162), hipokoristiko era gehienak batez ere helduek haurrekin edo haur koskortuek
gazteagoekin hitz egiten dutenean erabiltzen dira. Daviesek (2000: 22) izen ttipietan
agertu ohi diren errepikapenak eta italieraz gertatzen den geminazioa haur hizkerari
leporatzen dizkio. Lipskik (1995: 388, 422-423) gaztelaniako izen ttipien ereduen
oinarriak haur hizkeran berean eta helduok haurrekin mintzatzen garenean egiten
ditugun bakuntzeetan bilatu beharrak direla uste du, eta Piñeros (2000) Amerikako
gaztelaniako hipokoristikoak zuzentzen dituzten arauak eta haur hizkerarenak lotzen
saiatzen da.
Nik ez dakit haur euskaldunak zer adinetan hasten diren izen ttipiak, mota
batekoak izan edo bestekoak izan, ibiltzen. Badira haurrarekiko hizkera adierazkorra
biltzen duten (Salaburu, 1984: 119 eta hurr.) edo aztertzen duten (Zubiri, 2002)
zenbait lan, baina ez, dakidala, hipokoristikoez mintzo denik. Gaztelaniaz, Aguirrek,
Albalak eta Marrerok egindako ikerketaren arabera (2005: 141), urte bat eta bederatzi
hilabeterekin eman zuen Magín zeritzan umeak lehenbiziko hipokoristikoa, eta hilabete
gehiagorekin Mariak. Nolanahiko gisan, gogoan hartzekoa da atzizki bidezko izen
ttipiak eman zituztela haurrok eta euskaraz gaia korapilatsuagoa dela, aukeran baliabide
gehiago daudela.
Zernahi dela, akort naiz Irigoienekin (1995: 1) euskararen eremuko Erdi Aroko
hipokoristikoen sorrera aztertzean «se me hace necesario manifestar aquí, que, como
es obvio, considero que el mundo de los hipocorísticos es de una gran complejidad, y que no puedo penetrar en él más que de soslayo, máxime tratándose de textos
medievales» dioenean. Nik, dena dela, Nafarroako egungo hipokoristikoak ere biltzen
ditut, bizkaitar euskaltzainak ez bezala, eta historikoak eta gaurkoak eskema orokor
baten barnean sartzen ditut (ikus beherago). Bestalde, hark ez bezala, izengoitiak
alde bat utzi ditut usaian (Per Arnalt dicho Velçto-ren modukoak), zenbait aldiz lehen
izenaren eta izengoitiaren arteko bereizkuntza arrunt garbi ezin egin badaiteke ere
(ikus hirugarren atalean diodana).
Euskal onomastika ikertu duten lanek arruntean ez dute kontuan izan gure
inguruan eta munduko beste alderdi batzuetan gertatzen dena: erraterako, Jimeno
Juriok eta biok argitara emandako Artajona. Toponimia Vasca / Artaxoa. Euskal
Toponimia liburuan Nafarroako herri horretako leku izenak aztertu genituen, baina ez
ginen saiatu toponimo horiek beste hizkuntza eremu batzuetakoekin erlazionatzen, eta
uste dut neurri batean hau normala dela holako liburu batean. Hala ere, iruditzen zait
hats handiagoko lanetan baitezpadakoa dela euskaraz arruntak diren gertakariak gure
inguruko eta urrutiagoko beste hizkuntza batzuetan badirenetz aztertzea, hots,
geurea bakarra den zerbaiten aitzinean gauden ala munduan barna aski ezaguna den
erabide baten aitzinean. Alegia, uste dut ez garela gure txokoan goxo-goxo gelditzen
ahal eta ahaleginak egin behar ditugula kanpoan zer dagoen jakiteko. Hau da, izan ere,
euskal hipokoristikoen gaia ikertzean bestetan gauzak zertan diren ikustera bultzatu
nauena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario