jueves, 16 de diciembre de 2010

.- Bakoitzari bizian gertatu zaion zerbait bereziren kontakizuna

GERTAKIZUNA:
Ez  zaizkit gauza arrarorik gertatu, edo gutxienez, orain gogoratzen ditudanak. Bai ordea, txikia nintzenean zerbait gertatu zitzaidan.
Zortzi urte inguru nituen, eta uda horretan gurasoekin Saloura joan nintzen.  Hondartzara joatea asko gustatzen zitzaidan eta beti lastairatxo batekin sartzen nintzen uretara. Nire gurasoei, ordea ez zitzaien batere gustatzen ura eta nik bakarrik joaten nintzen.
Beti bezala, jendez beteta zegoen hondartza, eta egun horretan, erreferentzia bezala, gure tokiaren ondoan zegoen karramarro irudiko marrazkia hartu nuen.
Denbora asko pasa nuen uretan eta olatuek alde batetik bestera eraman ninduten. Baina, gurasoengana bueltatzerako orduan, ez nuen gogoratzen zein zen gure animalia, marrazki ugari zeudelako hondartza osoan zehar. Alde betetik bestera joan nintzen baina azkenean gandu egin nintzen. Izugarrizko beroa egiten zuen, baina ala ere, nire gurasoak bilatzen jarraitu non, gero eta larrituago. Nor daki, baina ziur aski urdu bete inguru. Azkenean, nire lastairatxoari esker, emakume batek bidean gelditu egin ninduen esanez nire ama nire bila zegoela. Hor gelditu nintzen, nire ama berriz agertu zen arte oso larriturik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario