ATARI GISA
Gai loturak:
Bilduma: 1 – 4 - 9 – 10
Euskaltzaindia: 1 – 2 - 4
Onomastika azterketen historia llaburra: 1 – 2 – 3 - 4 - 5
Onomastikaren azpisailak (toponimia eta antroponimia): 5 – 9
Onomastika metodologia: 5 – 6 – 8
7. lerrokada laxo, aske dago, nahiz izenez, onomastikaz ari den.
Sarrera modukoa, Euskaltzaindiaren erabakia, aurreko urtekoa (1985ekoa), Onomasticon Vasconiae bilduma sortzea. Bildumarena 4. paragrafoan, azken-aurrekoan eta azkenekoan, 10.ean ere ageri da. Euskaltzaindiari 4. lerrokadan ere egiten dio erreferentzia.
1. Euskaltzaindiko Argitalpenen batzordea Uribeko Etxebarrin (Bizkaia) bildu zen 1985eko irailaren 26an eta erabaki garrantzitsu hau hartu zuen, hots, «Onomasticon Vasconiae» izeneko liburu-bilduma sortzea, bertan toki-izen eta pertsona-izenei buruzko ikerlanak agertzeko.
Historia pixka bat egiten du lerrokada honetan eta hurrengoan
2. Erabaki hori hartzean Euskaltzaindiak badaki hasierako bere egitasmoei lotzen dela. Horretzaz jabetzeko aski da 1920ko Barne Araudiak dioena gogoratzea. Araudi honetan Iker saileko batzordeen artean honako hau dator: «Iztegia atontzeko batzorde batek toki ta giza-izenak bilduko ditu» (Barneko Araudia I, 2).
3. Ezagunak dira Eleizalde jaun euskaltzainak RIEV-en agertu zituen toki-izenen zerrendak. Eta hil zenean (1923) izen-bilketa joria utzi zuen Eusko Ikaskuntzaren artxibategian argitara gabe. Haren ondoren Bonifazio Etxegarai euskaltzain jaunak ere alor honekin zerikusi duten txosten baliotsuak argitara zituen Euskera agerkarian.
Historiarekin jarraitzen du, baina egungo egunera dator berriz, aurkezten den liburu bildumara. Lotura egiten du lehen lerrokadarekin.
4. Gero, ordea, gerla ondoko garaian Euskaltzaindiak zeregin premiatsuenetara bildu beharra izan du, eta hori ere bere ahalbideek uzten zioten heinean. Baina gaur, berriz ere eta gogotsu, bere eginbide eta asmo nagusietara itzultzen da. Eta zorionean eremu honetan ikerlariak ere badirenez gero, horien emaitzak bultzatu eta aitzinatzeko, liburu-sorta berri honi hasiera eman nahi izan dio.
Itxuraz haustura modukoa dago honen eta aurrekoen artean, hemen onomastikaz mintzo baita. Aintzat hartu behar da, dena dela, aurreko lerrokadetan ere gai honekin loturik dauden kontuez aritu dela: horretaz arduratu direnez edo onomastika bildumaz. Toponimia eta antroponimia aipatzen ditu, 9. paragrafoan bezala.
Metodologiarekin hasten da, nolabait, dokumentazioa eta egungo berriemaileak aipatzen baititu. Hurrengo lerrokadan eta 8.ean jarraitzen du.
5. Toki-izenek eta pertsona-izenek argi handia egotz dezaketela euskara sustraitik aztertzeko ez du inork zalantzan jarriko. Ongi etorriak izan bitez, bada, ikertzaile eta biltzaileak, bai lehengo paper zaharrak eta bai gaurko hiztunen ezpainak jakin-iturritzat dauzkatenak.
Onomastika metodologiaz mintzatzen jarraitzen du 6. paragrafo honetan. Gero jauzia dago eta 8.ean berriz ere ekiten dio gai honi.
6. Eta hemen zilegi izan bekit azkenengo hauentzat, eta batez ere bat-bateko biltzaile direnentzat, ohar bat egitea, noraezeko eta behar-beharrezkoa baita: bilketa-lana fidagarria izango baldin bada, aurreiritziak alde batera utzi behar direla. Hitzak, alegia, zehatz-mehatz eta diren bezala jaso behar direla, eta ez guk nola beharko luketen uste bezala. Iturriko ura lohitua eskaintzen baldin badigute, ez du ezertarako balio.
Lerrokada honetan funtsean erraten da onomastikak euskaldunok beste herriekin izan dugun ukipenaren berri emanen digula. Jauzia dago 5-6tik 8ra
7. Kondaira lekuko, euskaldunak mendeetan zehar beste hizkuntza eta herri askorekin harremanetan izan dira (zeltak, erromatarrak, arabeak, latinetik sortutako hizkuntzak etab.); guzti horien arrastoak izenetan egotea ez da harritzekoa eta horrek ez gaitu bat ere lotsatu behar.
Metodologiaz mintzo da berriz, 5-6 paragrafoetan bezala.
8. Datuak leialki biltzen eta ematen direnean, orduan, eta orduan bakarrik, egin ahalko dugu jakintzak eskatzen duen bezalako azterketa-lana. Eta horrelako azterketek ustekabeko aurkikunde pozgarri eta miraritsuetara eraman gaitzakete.
Onomastika bi sailetan banatzen dela dio, 5. paragrafoan eman duen informazio bera. Aldea erreferentzia han metodologiari eta hemen aurkezten den bildumari egitea da.
9. Gainerakoan, gauza jakina da Onomastika saila bi azpisailetan sailkatu ohi dela: giza izenak eta toki izenak; baina, azken finean, bata eta bestea estu erlazionaturik daude elkarrekin, eta gure liburu-bilduman biek dute sarrera.
Azken paragrafoa, bukatzekoa, azkenik horrek adierazten duen bezala. Zortea desiratzen dio bildumari (metafora: ontzia), baina ez dago ondoriorik. Gainera, liburua Iruñerrikoa dela hemen ikusten dugu, ez lehenago. Egilea zein den ere hemen erraten da. Kontuan hartu behar da, nolanahiko gisan, irakurleak liburua izan behar duela eskuetan atari gisako hau irakurri ahal izateko eta badakiela gaia zein den.
10. Aitortu behar dut, azkenik, aparteko modu batean begiko dudala gure bildumako lehen seme hau Iruñerriko azterketa delako, hots, euskara lur azalean daraman eskualdekoa. Euskara ez da han hil zaharra. Beronen agerbideak usu, ugari eta garden azaltzen dira, Jimeno Jurio jaunaren lanak frogatzen duen bezala. Zinez, adurrik hoberenaz itsasoratzen da gure ontzia!
No hay comentarios:
Publicar un comentario