miércoles, 15 de diciembre de 2010

EPALTZARI ERANTZUNEZ perpausen analisia

Berreskuratzaileez eta antzeko beste jendaje batzuez (II)

Gustura irakurri dut Aingeru Epaltzak egunkari honetan argitara emandako( ERLATIBOZKOA) "Soy de Pompaelo" izeneko lana( ERLATIBOZKOA), bere hitzek gaur egun hain beharrezko eta urri ditugun( erlatibozkoa) «irri ederrak»( ERLATIBOZKOA) egiteko egokiera eman didatelako( KAUSAZKOA), tituluak eta sarrerak beregainki. Putetxearena ideia polita dela ezin( ERLATIBOZKOA) uka; hurrengoan Iruñea / Iruña bikote zorionekoa utzi eta Pompaelo, El Dragón Rojo, Play Boy, Zipi-Zape edo antzekoren bat proposatu beharko diogu Udalari, geure hiriaren izentzat.

Txantxak alde batera utzirik, tabako saltzeko makinen, futbol taldeen eta besteren aipuak( ERLATIBOZKOA) —irakurlea gogoan dudala diot hau( KOMPLETIBOA)— Nafarroako Herri Izendegia-n Peralta-ren euskarazko izentako eman genuen Azkoien-en( BALDINTZAZKOA) du iturri, oso oker ez banago(BALDINTZAZKOA ). Eskertzen diot Epaltzari izen hau tauletara atera izana( konpletiboa), azken egunotan gaurkotasun handia hartu baitu( BALDINTZAZKOA) Erriberako herri izen honek, Tuterako Pedro Agramont notarioaren Historia de Navarra lanari esker( zergatizkoa). Nik faksimila ikusteko paradarik izan ez badut ere (KONTSESIBOA), Egunkaria-n argitara ateratako artikuluan(ERLATIBOZKOA)) —ekainaren hogeiko alean ageri da— erraten zenez( sasi moduzkoa) Azkoien izena ez zuen Altadillek berak asmatu, notario tuterarraren XVII. mendeko idazlanean azaltzen baita( KAUSAZKOA). Nolanahi ere, Azkoien enpresa baten, futbol talde baten eta besteren izentzat hartua izatea soziologikoki izen horrek harrera ona izan duelako seinalea da( PERPAUS IZENLAGUN ADIERAZPENEKOA), dudarik gabe.

Beste gai batera igaroaz( MENPEKO PERP. GERUNDIALAK), Epaltzak Badostain-en -st- soluzioaren jatortasuna frogatu nahian edo, Lizarraga Elkanokoak (di)tuste eta gaste ibiltzen dituela dio( OSAGARRIA, KONPLTIBOA), eta( JUNTAGAILUA EMENDIOZKOA) egia da, baina( JUN. AURKARITZAKOA) egia da( KAUSAZKOA), era berean, eguestarrak uztendá, viztucodú, ezti orratzebát, icusiaraztendioténac, adiaraztecó eta beste hamaika -zt-dun ere ibiltzen dituela( KONPLETIBOA), eta beraz, argumentu hori pisurik gabe gelditzen dela uste dut(KONPLETIBOA). Edozein modutan, egia da Badoztain-en moduko izenen normalizazioak (mordoxka dira horrelakoak Nafarroan) arazoak sortzen dituela( KONPLETIBOA), eta «besterekiko agrabioa» egitea erraza dela( KONPLETIBOA), zentzuz jokatu ezean( BALDINTZAZKOA).

Fonetika historikoaren emaitzak, bestalde, ez dut uste erabakigarritzat hartu behar direnik(KONPLETIBOA), baina-AURKARITZA JUNT. bai ordea( lagungarritzat, artikuluan aipatzen den analogia-z ( ERLATIBOZKOA)baliatzeko orduan( DENBORAZKOA), adibidez, baliatze hau arrazoizkoa eta neurtua izan dadin.( HELBURUZKOA) Alduate (Aldunate erdaraz), Amillao (Amillano), Bakedao (Baquedano), Dorrao (Torrano), Larragoa (Larraona), Taxoare (Tajonar), Undio (Undiano), Urdaitz (Urdániz), Urdotz (Urdánoz), Zolia (Zolina) eta hauen gisako beste izenei dagokienez( SASI MODUZKOA), uste dut( KONPLETIBOA) normalizazioa egiteko garaian( DENBORAZKOA) zalantza anitzetarako biderik ez dagoela, eta norbaitek ikusten ez badu( BALDINTZAZKOA) itsua dagoelako( BALDINTZAZKOA) da, edo ikusi nahi ez duelako!

Lehenik erran behar da( KONPLETIBOA) bokal arteko n-ren erortzea( KONPLETIBOA) Hegoalde osoko toponimian indarrean egon den araua( ERLATIBOZKOA) dela, hots, alderdi guztietako toki izenetan aurkitzen duguna dela(ERLATIBOZKOA), hizkera arruntean (cf. ardoa, balea, gazta, harea, katea, koroa, ohore, eta abar) ez ezik. Hortaz, Hegoaldean, orokorra da: Buia (Bujana), Galdakao (Galdácano erdaraz), Laukiz (Lauquíniz erdaraz), Leioa (Lejona), Lemoa (Lemona), Lemoiz (Lemóniz), Libao (Líbano erdaraz, Leioan eta Arrietan), Likoa (Licona, Mendexan), Otxandio (Ochandiano), Sopela (Sopelana) ditugu Bizkaian, Arroa (Arrona erdaraz), Oikia (Oiquina), Lazkao (Lazcano), Zestoa (Cestona) Gipuzkoan, Albeiz (Albéniz erdaraz), Argomaiz (Argómaniz), Markiz (Marquínez), Miñao (Miñano erdaraz) eta Zurbao (Zurbano erdaraz; Zurbao Bizkaiko Gatikako auzoa ere bada) Araban, gutxi batzuk besterik ez aipatzeagatik.( KAUSAZKOA)

 Bestalde, ­-n-ren galera oso zaharra da. Adibidez, erdarazko Ochandiano-ren euskarazko aldaera den Otxandio (ERLATIBOZKOA)(Ochandio idatzirik) XII. mendearen hasmentarako (1115. urterako, zehazkiago erran) dokumentatzen da, eta euskaraz mintzatzen den alderdietan(ERLATIBOZKOA) oraindik horrelako formak ibiltzen dira: Dorrao, Gulia eta Urdaitz Nafarroan, Galdakao, Leioa, Lemoa, Lemoiz, Otxandio, Sopela eta beste Bizkaian, Arroa, Oikia, Lazkao eta Zestoa Gipuzkoan, Kexaa (Quejana)  eta  Miñao arabarrak Billerlen eta Durango aldean, nahiz euskara galtzearekin batera(DENBORAZKOA) herri izenaren euskarazko aldaera ere galtzen den(KONTSESIBOA), Nafarroako -n- gabeko izen gehienekin gertatu den bezala( MODUZKOA). Konparaziorako, Arabako Kexaa-n herriaren euskarazko aldaera ez da gorde, baina( AURKARITZA JUNT.) bai ordea, zegoen feriari esker( ERLATIBOZKOA), Durangaldean eta Arratian.

Beste alde batetik, eta aipatu diren arrazoiengatik(ERLATIBOZKOA), ez dut uste, Aingeru Epaltzak pentsatzen duenaz bestera( MODUZKOA), euskarazko aldaera horien iturrian dauden -n-dun aldaerak(ERLATIBOZKOA) euskarazkotzat har daitezkeenik( KONPLETIBOA), hots, euskaraz ibiltzeko proposa daitezkeenik( KONPLETIBOA), arena, balena, korona edo katena euskara baturako ezin proposa daitezkeen modu berean(MODUZKOA), euskaldunok aspaldi-aspalditik -n-rik gabeko formak erabili baititugu(KAUSAZKOA). Beraz, Alduate, Gulia (Gulina) eta Zolia erabili beharko ditugu euskaraz ari garenean(DENBORAZKOA), ez Aldunate, Gulina edo Zolina.

Jakina, euskararako -n-rik gabeko aldaerak proposatzen ditugunean(DENBORAZKOA) ez gara erraten ari horrekin bakarrarekin herriak euskaldunduko direnik(KONPLETIBOA) (ez gara hainbeste txotxolotu, oraindik), baina bai lekuan lekuko euskaldunek —bertan euskara desagertu aitzinean( DENBORAZKOA)— ibiltzen zituzten formak ibili behar direla( ERLATIBOZKOA), aipatutako arrazoiengatik( ERLATIBOZKOA).

Ulertzekoa litzateke(BALDINTZAZKOA), bestalde, Larragoako edo Zoliako sarreretan bat-batean, deus erran gabe, inolako azalpenik eman gabe, dekretuz Larragoa edo Zolia besterik jarriko ez balitz (BALDINTZAZKOA) herri horietako bizilagunak haserretzea,(KONPLETIBOA) baina Larraona / Larragoa eta Zolina / Zolia jartzen badira eta gauzak garbiro azaltzen, erabakia zergatik hartu den eta zer arrazoi dauden aditzera emanez, ez dut uste nik iskanbila handiegirik piztuko litzatekeenik. Bide batez, Nafarroako Gobernuak «eremu misto»-ko herri izenen afera konpondu ez badu ez da, nire iritzian, Urdaitz-ekin gertatu zenagatik, bestela jokatzeko borondaterik eta gogorik ez duelako baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario