jueves, 16 de diciembre de 2010

"Omen " Gertakizuna

Nire lehengusina, ba omen  zen oso neska bihurria, eta beti ibiltzen zen handik hemendik korrika eta jolaska. Bere arrebarekin kalera eta jolastera joatea ez omen zitzaion asko gustatzen, baina astero elkarrekin joaten ziren.
Behien, nire amarekin joaten zirelarik, arreba txikiak erabaki omen zuen horma batean igota, hegazkin baten antzera hegan egingo zuela. Alde batetik bestera mugitzen omen zen, paperezko hegazkin txikia eskuetan eramanik. Behien eta berriz amak esan omen zion kontuz ibiltzeko, lurrera eroriz gero, ezten beterizko sastraketara eror zezakeelako.  Noski, berak ez omen zuen kasurik egin, eta hegazkinaren igoera handienean, sastrakaz beteriko aldera erori zen.Arreba handiak ezin omen zuen irria gelditu, eta txikiak, mina eta haserrearen artean, behin eta berriz besteari errua botatzen omen zion.   Negarren artean atera omen zuten izeba eta arrebaren artean. Gorputz osoa ezten beterik omen zuen, hankak, besoak, ipurdia… Banan-banan kendu zizkioten, bere negarren artean. Baina bistakoa da, minaren gainetik, bere arreba handiaren irriak gogorragoak egin omen zitzaizkiola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario