jueves, 16 de diciembre de 2010

OKINA IZAN NAHIAN

ALICIA FERNANDEZ: Okindegiko pertsonalburua, 40 urte inguruko andrea
AINHOA ERDOCIA: Okina izan nahi duen neska gaztea, izangaia
Ainhoa herriko okindegira joanen da lan bila.
AINHOA: Egunon, hor al dago Alicia (atetik sartuz)
ALICIA: Banoa  (urrutitik entzuten da ahotsa eta pixkanaka Ainhoarengana hurbiltzen da)
AINHOA: Egunon Alicia, ni Ainhoa Erdocia naiz, Donpoloneko Lorenzaren iloba.
ALICIA:  Bai noski, badakit nor zaren, ezagutuko ez zaitut ba herri txiki honetan?
AINHOA: Bada Alicia, egunkarian okin baten bila zabiltzatela irakurri dut eta badakizu, garai zail honetan beti ondo datorkigunez diru apur bat,  langabezian nagoenez eta okina izatea beti gustatu zaidanez, zure lanpostuaren berri jakitea nahiko nuke.
ALICIA: Ondo da Ainhoa, etor zaitez nire bulegora.
ALICIA: Joakin, herriz herri ogia banatuz dabilen gizona, jubilatzear dago eta bere lanposturako jende langilea bila gabiltza. Hau horrela izanik, kotxearen gidabaimena behar duen pertsona bat behar dugu (kotxea enpresarena da) eta horrez gain, pertsona fidagarri eta zintzoa. Argi dago diru kontuan ibiltzeko pertsona fidagarria behar dugula. Aipatzekoa da goizeko 8ak aldera okinak kotxea ogiz beteko duela eta inguruko herri guztietatik pasako dela (bailarako 8 herrietatik). Ondoren, ibilbidea amaitzean, egunero hona etorriko da kotxea itzuli eta egunean irabazi duen diru kopurua, saldu dituen ogi kopurua eta soberan dituen ogi kopurua zenbatekoa den guri esatera.
AINHOA: Bada, nik 30 urte ditut eta oraindik seme-alabarik ez dudanez kotxea hartu eta goizez herritik kanpo egoteko prest nago. Ni hemen bizi  naiz eta mutil lagunak etxetik kanpo egiten du lan, goizeko seietatik eguerdiko ordu-biak bitarte.  Ordutegiari begira zoragarria beraz. Fidagarritasunari dagokionez, ez izan batere zalantzarik nirekin. Aurrerago arropa saltzen ibili nintzen eta oso arro zeuden nik egiten nituen diru kontuengatik. Horrez gain, ni txikia nintzenean amonak ogia beheko suan egiten zuela gogoratzen naiz, beraz txikitatik ogigintza inguruan ibil naizela esan daiteke.
ALICIA: Orain esan duzunaren arabera primeran, baina euskara ondo menperatzen al duzu?  Eta gaztelania? Badakizu herri txiki hauetako agureek beren euskalkian itz egiten dutela eta euskaraz ez dakiten hainbat etorkin ere badaudela.
AINHOA: Ez larritu, euskara dut ama-hizkuntza eta euskalkiaz gain euskara batua ere menperatzen dut. Gaztelaniaz ere badakit. Eta ikastolan ikasitako ingeles pixka hura gogoan dut oraindik.
ALICIA: Ondo da, orain arte esandako guztia positiboa da, baina goazen garrantzitsuenaz hitz egitera. Soldatari dagokionez, hilabetean  700€ irabaziko dituzu, saltzen dituzun ogi kopuruak axola ez duelarik. Hori bai, gauza ondo ez badihoa neurriak hartu beharko ditugu.
AINHOA: 700 € diru kantitate polita da, ni ados nago beraz zure  lan baldintzekin.
ALICIA: Ondo da, hilabete amaiera arte jende ezberdina etortzeko aukera dugu. Hilabetea amaitzean abisatuko dugu zein den lanpostuarekin geratuko dena.
AINHOA: Ondo da Alicia, mila esker
ALICIA: Mila esker zuri eta eskuminak etxekoei. Laster arte.
AINHOA: Bai, aio

No hay comentarios:

Publicar un comentario