jueves, 16 de diciembre de 2010

Erabiltzen dudan arroparen deskribapena

NIRE JANZKERAREN DESKRIBAPENA
Argi dago momentu eta leku guztietan arropa berdina ezin dezakegula eraman. Hori dela eta janzkera ezberdin ugari izan behar ditugu etxean,une bakoitzari egokitzeko.
Hasteko, kirola egitera joaten naizenean arropa oso erosoa eramatea gustatzen zait. Normalean, praka motzak eta tirantedun  elastikoa erabiltzen duT, eta noski, bakarrik kirola egiteko erabiltzen ditudan zapatilak. Hala ere, nahiago dut bainujantzia erabiltzea eta igeri egitea.
Mendira joateko, ordea, arropa asko eramaten dut. Gogorrak eta zaharrak ditudan prakak eramaten dituT, beti zerbaitekin hausten ditudalako.Hori dela eta, adabakiz beteta dauzkat. Ezinbestekoa da erosoak izatea eta gorputzari  oso elkartuak ez egotea.. Oinetan, gogorrak eta urdinak diren mendiko botak janzten ditut. Azkenik, nire mendiko motxilatxoa. Ez da oso handia, baina leku aski dauka hamarretakoa eta ezinbestekoak diren gauzak eramateko.
Etxean nagoenean ordea, arropa oso erosoa eramaten dut. Oso egokia ez den arren, etxera ailegatzen naizen bakoitzean, pijama jartzeko ohitura daukat. Aldi berean, segun eta etxean daukagun beroa mauka luzekoa edo motzekoa janzten dut. Mauka luzekoa, goxo-goxoa da, belusazkoa eginda eta urdin kolorekoa .Udakoa, ordena, ehunezkoa da, pisu gutxikoa eta freskoa.
Kalera ateratzerakoa, oso arropa ezberdinak eramaten ditut. Gustuko dut praka luzeak eramatea, eta oso altua ez naizenez gero, gehienak  galtza barrena daukate.  Askotan ere, soineko luzeak eramaten ditut, batez ere kolore bizikoak direnak. Udan ez ezik, mauka luzeko elastikoa janzten dut haren azpian, baita leotardoak ere.
Azkenik, oporretan  joaten naizenean arropa ugari eramaten dut. Gehien gustatzen zaidana soineko morea da. Motz- motza da eta lihozko ehunaz egina dago, beraz, fresko- freskoa da. Mauka gabekoa da, eta atzean 5 botoi inguru dauzka. Aurreko aldean, aldiz, oso polita den lorea dauka, zeinak, behin baino gehiagotan erori zait eta hortik aurrera beti bi dobletako orratzarekin daramat eutsita. Oinetakoei dagokionez, beti  sandalia edo txankletekin noa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario