sábado, 18 de diciembre de 2010

denetariko aditzak 4

1.- Ziztada bat sentitu nuen begian, prefektuak emandako kolpearen oroitzapena berritu balitzait bezala.

2.- «Lasai, David», esan zidan Cesarrek gerritik heldu eta atzeratu  ahaleginduz. Baina nik jo egin nahi nuen.
3.- Haserretuta jarraitzen nuela bere anaiarekin kolegioan gertatutakoagatik, eta horregatik atzeratzen nuela bisita. Baina joango nintzaiola (berari), egingo genuela hitz.

4.- «Denborarekin bazabiltza, zergatik ez gara joaten buelta osoa emanez?», proposatu zidan berak. Errepidetik joan gintezkeela esan nahi zuen.

5.- «Mesedez, Teresa, atera gaitezen ganbara honetatik». Iruditzen zitzaidan hitz haiek euliak bezala zebilzkidala buruaren inguruan jiraka, gero eta katramilatuago, gero eta abantaila handiagoan.

6.- Berak konturatu egiten ziren zain egoten nintzaiela (beraiei), hala nola elizan harmonioa jotzen ari nintzenean, eta onartu egiten zituzten berenganantz egiten nituen mugimendu amiñi haiek.

7.- Arestian airean gora altxata bezala, aulkian hondoratzeko zorian sentitu nintzen kolpetik, ehun kilo erantsi balizkidate bezala. 

8.- Hire aita hiltzailea izan zela iruditzen al zaik? Gorilak ez zeukan presarik. Balizkidate hura ehun urte egon zitekeela galdera berbera egiten.

9.- Uztailaren bukaera aldera, Sansonen putzura joatea erabaki nuen. Ez, amari esan bezala, han igeri egitera, baizik eta Adrianekin hitz egitera: bera izan zitekeen, sufritutako pertsona zen partez, nire solaskiderik egokiena; berak entzun zezakeen, inork baino hobeto, nire aitorpena.

10.- Zapoek kantari jarraitzen zuten. Iruditu zitzaidan «eseri» esaten zutela —e-se-ri, e-se-ri, e-se-ri— atseden har nezan eskatuz bezala.

11.- Gu arte liburuekin ikusten gintuenean bekaizkeria sartzen zitzaiola jakinarazi zigun (guri), berari ere artea asko gustatzen zitzaiola.

12.- Martinek hautsontzi bat ekarri zuen terrazako mahai batetik, eta Signora Soniari eskaini zion zigarro muturra utz zezan.

13.- Teresa amorratuta zegok nirekin —esan zuen—. Jainkoarekin sartu ezin denez, nirekin sartzen duk. Herren nik utzi banu bezala.

14.- Ez nuen behin ere ikusten hotelean, eta kezka sortu zitzaidan, ez ote zegoen, Jainkoarekin ez ezik, denokin haserretuta, baita nirekin ere udako bisita bakarraren ostean gehiago azaldu ez nintzaiolako (berari).

15.- Eta, gainera, Teresa prest zegoen —bere hitzak ziren, musuekin batera behin eta berriro errepikatuak— niri den-dena emateko. Une batez, elkar hartuta ibil gintezkeela iruditu zitzaidan.

16.- Batzuetan, neure burua behartu eta liburu bat hartzen nuen zerbait irakurtzeko asmoz, Lizardiren poemena edo ehun polizia-narrazio zekartzan hura; baina gogo gutxirekin. Liburua itxi eta «nire begiek leihotik begira zezaten» uzten nuen, edo nire pentsamendua «bere gisara mugi zedin».

17.- Esnatu nintzenean, osaba Juan ohe ertzean eserita neukan. Esku artean sonbreirua . «Gauza arraroak egiten hasi behar al duk orain?», esan zidan. Ez zegoen haserre, baina kopeta zimurtu zuen hala balego bezala.

18.- Egia esaten dizut, nik ahaztuta dauzkat kontu horiek. Aurrera egin zuen bidean. «Ez dut uste, Lubis. Ezin dizut sinetsi.» Keinu egin zidan ni ere abia nendin.

19.- Amorrua sentitu nuen Morogana. Gero eta azkarrago zihoan Adelaren etxerantz, eta bazirudien Lubis herrestan zeramala, biak hari ikusezin batekin lotuta baleude bezala. Zaila suertatzen zen ibilera harekin hitz egitea.

20.- Boxeo kontu horiekin hasi zirenetik, ezin da etxean errenditu. Baina ikasi beharko du. Ni ez naiz zu bezain zintzoa. Pantxo nire anaia balitz makilapean edukiko nuke. Besoa astindu zuen, benetan makila baleuka bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario