1.- Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez daitezen elkarrengandik gehiago urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkarrelkarrengana bil daitezen, gero.
2.- Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkarren... lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.- Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkarrengandik urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar hizketa; hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.
4.- Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkarri.
5.- Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik atera eta elkarren artean zinez mintzatzen hastea.
6.- Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu etxeratzea, batez
ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak diren
etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea.
7.- Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen
manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea haiexek
erabiltzen zituela, elkarri agurtzean.
8.- Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarrekin bereziak, bai
baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten apezpikuak ere.
9.- Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak eta mutilak elkarrekin batzarreak etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.- Denbora puska bat zeramatenean elkarrekin ekinean eta lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.- Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi diozun
bere ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula: zaudete; bada gero ere elkarrekin bizi behar duzue. Ah guraso zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira zure alabaren bekatuak.
12.- Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urte-giro haiek eta Egunkari hau elkarrekin berdintzea nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkarri hain guztiz beste direlarik ere.
13.- Elkar/elkarri agur esan eta Saldias jauregirantz abiatu zen.
14.- Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek elkarrei/elkarri errespetatzea eta batak besteari tokia uztea erabaki balute bezala.
15.- Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin hitz egiten egotea Baionako
apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik barkatzen duen bekatua da.
16.- Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarri/elkar urruntzen ari dira,
edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.- Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren
artean irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin jolastuz.
18.- Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi matelek elkarri/elkar ukitzen zutelarik, ene negar-anpuluek harena
busti zuten. Elkar/elkarri sustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.
19.- Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta burdinazkoak dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek elkarrekin, dagokien bezala, maite badute.
20- Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa jaten biok, botila ardoa
aurrean.
21.- Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria litzake
orduan euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu
behar dugu, euskalkiak are gehiago elkar/elkarri bazter ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen, gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela eta lanean
hasiko, baina ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino lehenago elkar
gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra eta
katua, elkar loturik, biziko liratekeen bezala.
24.- Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion Ali
Beyren baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi
egoeratan».
25- Elkarrekin/elkar hurbil samar daude bi misioetxe horiek; bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkar/elkarrekin; eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.- Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago. Ongixko
hartzen genuen elkar antzinako denboretan.
27.- Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina
hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da ezkonduek
elkarri/elkarrekin zor dioten onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin izango, eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna bere aldean daukala?
28.- Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia, ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkarri errespetuz eta
bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren memoria.
29.- Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi aspaldiko
ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkarrekin urruti ibili Errenterian.
30.- Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren iparraldea
ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren iparralderaino
igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkar aditurik, deabruari ipar eta
hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario