viernes, 17 de diciembre de 2010

Argazkien historioa

ARGAZKIEN HISTORIA:
Txikitatik jakinarazi zien lagun eta adiskideei  munduan zehar bidaiatzeko asmoak zeuzkala. Guztiek ume arraroa zela zioten, beti ilargian zegoelako bera bakarrik bidaiatzen.
Aldi berean, aipatu beharra zegoen gurasoek ere arraro zamarrak zirela. Herrian oso ezagunak ziren, ez beraien bizitzagatik, eraikitako etxe arraroarengatik baizik. Hau ez zen besteak bezala, gezi forma zeukan baita kolore gorrixka. Ez zirudien oso erosoa bertan bizitzeko, baina hala nahi izan zuten betidanik.
Hortik aurrera, eraikuntza berri honek arazo ugari sortu zituen herrian. Hain berdintsua zen herri  euskaldun horretan ezin zen eraiki horrelako etxe modernoa.  Baina, egia esanez, ondamu putzu bat zegoen  haien hitzetan. Ezinezkoa zen etxeak desberdintzea, guztiak zuriak, laukizuzenak eta teila gorrikoak zirelako.
Semea handitu egin zenean, gurasoen pausuak jarraitu egin zituen eta gazteluaren antza zeukan etxea eraiki zuen. Goiko aldea gotorlekuaren antza zeukan. Hala ere gauza arraro bat ipini zion: Berri-berria ematen zuen tximinia. Guztiz ezberdinak ziren elementu nahastu zituen, etxea gehiago nabarmentzeko.
Herriko jendea asko kritikatu zuten mutilaren etxea, gehien bat, egunero baratzea hainbeste zaintzen zuen emakumeak. Honek, baratze berde-berdea zeukan, oso handia, baina gehiago nahiz zuen, eta pozik ez zegoenez gero, besteen kontra beti hitz egiten zuen. Azkenenean, enbidiak berak esandakoa baino gogorragoa izan zen, eta hainbetse gorrotatzen zuena egin zuen:  bere etxea aldatu. Guztiz aldatu egin zituen bere teilak, eta horren ordez  gazteluaren antzeko harriak jarri zituen. Baita gotorlekuaren antza zeukan goikalde puntadun bat.
Aldaketa ugari izan ziren herrian, eta azkenean gure protagonista nazkatu egin zen. Hainbeste etxe desberdin zituen herrian ez zuen bizi nahi, bera bakarra izan nahi zuen eta. Hori zela eta bertatik joan egin zen eta beste erokeri bat sortu zuen. Ibai handi baten portuan piraten garaiko itsasontzi handi bat erosi zuen, eta uretan zehar bidaiatu ordez, lurrean utzi zuen betirako. Hortik aurrera oso pertsona arraroa bihurtu egin zen. Beti beltzez jantzita joaten zen, oso gutxitan beste batzuekin, bakardadea gustatzen zitzaion gizona zelako. Hori dela eta gaur egun gutxi batzuk dakite non dagoen eta berari buruz daukagun informazioa bere lagunaren hilotzekoa da. Oso kotxe zaharraren aurrean agertzen zaigu, beste lagunen ondoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario