jueves, 16 de diciembre de 2010

Adiskide baten deskribapena

NIRE AUZOKIDEA:
Hirugarren solairuan bizi da eta 25 urte ditu. Bizitza osoan auzokideak izan garen arre, beti arazo asko izan ditugu.
Mutil altua eta sendoa da, 1´70 inguru neurtuko du seguruenik. Ile marroia dauka, ez oso motza baina ez da ere  luzea. Beti apaindu gabe darama eta ohetik altxatu berria dagoela ematen du. Sudur handia dauka, eta egun  askotako  bizarra baita. Normalena kirola egiteko arropa eramaten du, txandala gehienetan, eta motxila urdin itsusi bat. Ez dago batere lodikotea, guztiz kontrakoa ordea, gorputz osasuntsu bat dauka.
Normalean oso apala den arren, beti gure artean oso harroputzak izan gara. Oso alferra da, eta egunero iskanbilak izaten ditu bere  adiskidearekin. Bere neska ez bezala, oso filda da, eta  astebururo, zarata handia eginez mozkor-mozkorra bueltatzen da etxera.
Ala ere, oso treba da eskulanak egiten eta behin baino gehiagotan nire etxeko telebista eta ordenagailua konpondu egin du. Egoera horietan oso zintzoa izanen da, hori bere lana delako.
Azkenik, esan beharra daukat, gaizki eramaten garen arren, soraiotu naizela eta egunero bezala, irribarre batekin agurtzen garela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario