jueves, 16 de diciembre de 2010

" Omen " Historia

TROYAKO GUDUA:
Orain dela milaka urte, Nereida Tetis erabaki omen zuen Peleorekin ezkontzea, gizaki noble bat zena. Jainko guztiak joan omen ziren ezkontzara, denak Eris izan ezik, liskarren jainkoa, gonbidatua izan omen ez zelako.
Eris gaizki sentitu omen zen gonbidatua ez izateagatik,eta ezkontzara sagar bat bidali omen zuen idazki batekin: Ezkontzako neska politenarentzat.
Argi  zegoen bezala, jainko guztiak sagarra  nahi  omen zuten eta Hera, Atenea eta Afrodita horrengatik haserretu omen ziren. Liskarrak ez izateko, Zeus Paris izendatu omen zuen epai. Hasiera batean, Paris proposatu omen zuen sagarra zatitzea, baina Zeusek ez zion utzi eta erabakitzera behartu omen zuen. Guztiekin elkarrizketatu egin  zen, denak saiatu omen ziren maitemintzen eta engainatzen, baina lortu egin zuen bakarra Afrodita izan zen, amodioaren jainkoa. Honek munduko emakume politenaren maitasuna eskaini omen zion, Helenarena, Zeus-en alaba eta Menelao-ren emaztea.
Parisek, dudarik gabe, sagarra berari eman omen zion, eta jarraian Paris eta Helenaren arteko elkarketa prestatu zuen. Ondoren, emakumea maitemindu omen zen, eta biak elkarrekin Troyara ihes egin zuten eta bertan ezkondu omen ziren.
Baina, Atenea eta Hera ez omen ziren ados erabakiarekin, eta Erisen laguntzarekin,  Greziar guztiekin batera Troyaren kontrako gudua prestatu omen zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario