sábado, 18 de diciembre de 2010

aditzak, denetarik 1

2.- Ametsaren kondarrak buruan, atsegina egin zitzaidan niri inguruko gauzek erakusten zuten tinkotasuna, zein seguru zegoen irrati aparatua alfonbraren gainean, eta hormako erlojuak ere zein lasai zirudien.
3.- Asteasuko plazan jokatu zen harri apostu bat datorkit niri gogora orain.
4.- Ez nekien artean noraino zen handia santu hura, bisitatu gabe baineuzkan Erroma edo Viena, eta irakurri gabe Roland Barthesen saiakera eta beste hainbat; baina ordu hartan ez nuen inolako jakintzarik behar. Nahikoa zitzaidan niri etxekoandrearen miresmena Iturriotz distiratsu ikusteko. Beste horrenbeste  leizeei buruz.
5.- Leku ruralak sinonimo gaiztoak zituela jakin nuen, bai behintzat hiriko ikaskideen artean; aldeano, palurdo edota boronoen jatorri zela, nonbait. Eta, nola ez, usainak ere tartean zebiltzan. «Behi kakaren usaina daukak», bota zidan nire gelako batek ping-pong mahaia bere aurretik hartu nuenean.
6.- Ari nintzen Ernioko aldapak igotzen nire Andoaingo lagunekin eta kolorezko zintaz apaindutako mutil batzuk azaldu ziren gure aurrean, mendian behera. Berrogei edo berrogeita hamarna zinta zeramatzaten soinean, ez bi edo hiru bakarrik, tontorrera iritsitako gehienen modura. Airean pasatu ziren gure ondotik, harriz harri jauzika, barrez, zintei hegan eginaraziz. Dantzariak ziruditen mutilek.
7.- «Mendi honek zerbait badik», esan zidan arkitektura ikasleak handik gutxira, jadanik Zelatungo zelaietan, soinujoleen inguruan bildutako jende multzoen artean genbiltzala.
8.- Jostaketa hari zegokionez behintzat, bazen lerro bat Ponpeiako garaietatik nire ume garaietara, sekula eten gabea.
9.- Ulertu nuen ez zela izaera kontuabakarrik, ezta nire gaztetako irakurketen eragin hutsa ere —Moby Dickena, demagun—, baizik eta nire haurtzaroko eta gazte denborako Asteasu, Albiztur eta Zizurkil haien antzinatasunaren ondorio.
10.- Nietzschek zioen ez zegoela gertaerarik, interpretazioak baizik. Hau da, ez zegoela errealitaterik, errealitate baten edo mila errealitateren sorketa baizik.
11.- Nire ipuineko basurdea zuria da. Zergatik? Bada, mutiko protagonista gizajoari kolore zuria ondo zihoakiola iruditu zitzaidalako, alde sinbolikotik.
12.- Hainbat urte geroago, hausnarketa bera dakart nik nire sorlekura. Inork ez du Ernioko hilerririk edo zintarik ikusi.
13.- Gautierren Voyage en Espagne eta antzekoak irakurriak nituen, eta kanpoko ikuspegi horiek ez zetozen bat nik bizi eta sentitu izandakoarekin.
14.- La Femelle du Requin aldizkarikoei esandako beste zerbait hartu nahi dut orain aintzat. diot, Obabari buruz ari naizela: «Obaba leku literarioa da, eta nire haurtzaroko eta gaztetako bizipenetan dago bere egia».
15.- Itxura beatifikoa geneukan argazkietan, baina, gure maisu zamorarrak ederki zekienez, errealitatea bestelakoa zen.
16.- Egun hartan ere ez zuen negarrik egin. Inspektoreak nekatu arte jo zuen, bere printzipio segur aski katolikoek ametitzen zioten punturaino edo gehiago, baina ezin izan zuen makurrarazi. Odola zerion sudurretik, baina irribarren egiten zuen.
17.- Ikusi duzue zer ordain izango duzuen denok ere orain arteko portaerarekin jarraituz gero, jakinarazi zigun inspektoreak atetik.
18.- Inork gutxik jiratu zuen burua. Joan zedila zerri hura, ez zedila itzul, eman zezala bakea.
19.- Alabaina, irudimenak eskumuturrean jarritako zundak besterik zioen. 1994. urtea markatzen zuen.
20.- Samindura keinu bat egin zuen, eta eliz atariaren ertz baterantz urrundu zen. Ni atzetik joan nintzaion hari, ezer esan gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario