NIRE OPORRAK:
Bizi izan ditudan oporrik onenak lagunekin pasa nituenak izan ziren. Orain dela hiru urte inguru, koadrila kanpora elkarrekin joaten ginen lehenengo udan zen.
Ez genuen oso leku zoragarririk erabaki, ez da bidai oso luzerik egin: Zarautzera joan ginen. Gainera, ez ginen pisu edo hotel batera joan,Kanpinera baizik.
Bidaia, ordu eta erdikoa izan zen, baina, kanpinerako bidaia, luze-luzea egin zitzaigun, mila gauza eramaten genituelako bizkarrean.
Lau egun bertan pasa genituen eta eguraldi oso ona izan genuen. Aukera izan genuen denetarik egiteko: hondartza, festa, mendia …
Hala ere, gogorra egin zitzaigun hainbeste neska elkarrekin bizitzea, iskanbila ugari izan genuen eta. Gainera, bazkaria egiterako orduan ere, mila arazo izan genituen, beti zerbaiten falta sumatzen genuelako.
Azken batean, berdin zait egun horietan gertatu ziren gauza txar guztiak, primeran pasa nuelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario