31.- Egia ote da elkarren artean urruti dabiltzala gaur artistak eta jendea, nor bere aldetik, inoiz ez bezala?
32.- Barka iezazkiozue elkar/elkarri oraindainoko hutsegiteak eta bizi zaitezte Jaunaren beldur santuan, eta honela iritsiko duzue beti-beti iraungo duen zeruko loria.
33.- Argi ttikia berriz piztu zen eta aitaren aurpegia agertu zitzaidan, mortifikatua, desegina. Hitzik erran gabe pasatu zen ene ondotik. Horrek ere biziki min egin zidan. Zer? Zorigaitzean, elkarren/elkarri atxikiagoak izateko partez, elkarren artean arrotz bilakatuko ote ginen?
34.- San Juan Ebanjelaria bere azkeneko urteetan Efeson bizi zen: adin handia zuen eta bere ikasleak kataderan eramaten zuten elizara. Bere hitzaldi edo platika guztietan ez zien hitz hauek baizik esaten: nire semetxoak, maite izan ezazue elkar/elkarri . Aspertu ziren ikasleak, beti gauza bat adituaz, eta esan zioten: maisua, zergatik esaten digu beti gauza hau?
35.- Eguberrizaleak gara, baina zaletasuna eta jakitea, maiz gertatzen dena, ez dabiltza elkarrekin.
36.- Hiru misiolariok elkarri agur egin bezain laster, Yuelo-ko misioari buruz hizketan hasi ginen; misio-leku egokia da horixe.
37.- Bada, gainera, beste arazo bat, aski axolazkoa, lehengoak baino gehiago elkar urrutiratzen gaituena.
38.- Hau honela izan eta bilatzen dira hainbeste bide lagun hurkoen arimak hiltzeko? Ez dirudi beste gauzarik, ezpada elkarrekin hartu dutela Luziferrek, gizonak eta emakumeak, Jesusi hainbeste kostatu zitzaion arimako bizitza galarazteko lagun hurko guztiei.
39.- Erregeren ondotik, Napolesko handikiak eta herria hasi ziren elkarrekin lehian naximentuak antolatzen. Hain zuzen ere, Urrearo delako harekin zebiltzan ametsetan ordukoak, baso-mendi eta artzain txistulariekin. Nola ez zituen gogoko izango jende horrek Belengo estalpea eta artzainak?
40.- Bai, zer egingo dugu?, galdetu genion hirurok elkarri . Gaua iluna zen eta iluntasun hark lagundurik ihes egin genezakeen beharbada eta hola gure biziak gorde. Baina ez zitzaigun holako gogorapenik burutara etorri.
41.- Ez naiz azkenaldi honetan ikusi ditugun beste zenbait film gailenekin berdintzen hasiko, filmak, edozein artelan bezala, gutxitan berdin daitezkeelako elkar.
42.- Begira inori eman diozun horditzeko biderik. Ikusten duzu zure auzo, ahaide edo adiskidea on den adina edo gehiago kargatua, eta hasten zatzaizkio berriro edateko bidea ematen, esaten diozula: «Urlia, pitxerditxo bat ardo edan behar dugu elkarrekin/elkar». «Hitz gozoa duk hori», erantzuten dio besteak. Hasten dira edaten eta geratzen da bata erdi ukitua, eta bestea zahagi egina.
43.- Horretaz landara, arima lanetan ere maiz laguntzen diote elkar/elkarri. Hola, azkeneko agorrilean bi misiolariok erabaki hauxe hartu zuten […].
44.- Adiskide Berrik ez dakizkien gauzak elkarrekin gainka metatuko baldin balira, mendirik altuenak ere zazpi kana eta erdiz estaliko lituzkete, uholde handiko urek bezala.
45.- Kontrara, Nafarroa eta EAE elkarrekin inoiz baino urrunago izanen dira, inoiz baino preso gehiago ikusiko da kartzeletan eta inoiz baino estratosferikoagoa gertatuko da autodeterminazioaren iragarpena.
46.- Guztion onerako izango den eran gai horiezaz elkar mintzatzeko adina etorri zaigu.
47.- Horregatik ez zaie utzi behar elkar/elkarrekin bilera horiek egiten, zeren hasieran ogi bedeinkatua zena, laster galduko den edo katuren batek mutxikatuko ('mordisquear', 'roer') duen, arriskutik kentzen ez bada.
48.- Horrelako xextrak beti izan dira gure artean eta aurrerantzean ere izango ditugu eztabaidak. Guk beti lehengo lepotik burua: buru adina aburu. Elkarren artean beti haserre eta aurrera-atzeraka ibili gabe, guztiok batean lanari ekitea behar beharrezko zaigu, gaur inoiz baino areago.
49.- Badira gainera asko, edozein gauza esatera eta aditzera ohituak daudenak: hauek elkarri erantzun ohi diote edozein gauza, berenez lotsagarriak; eta hala ere ez ohi dituzte ezertan hartu.
50.- Sodoman, Gomorran eta beste herri batzuetan hain nazkagarriak ziren gai honetan, non gizonak emakumeekin beren buruak zikintzez nazkaturik, elkarrekin egiten zituzten ezin aipa daitezkeen urdekeriak.
51.- Gutxi gorabehera, 55000 euskaldun garbi, gure iritziz, Iruñekoak sartu gabe. Horiek badira, noski, 5000etik gora, baina ez diete gehienetan ondorengoei irakasten. Nor diren eta non duten bizilekua jakin nahi genuke padroi bat eginaz, elkar/elkarrekin biltzeko euskal jai, antzerki, bertsolari eta elizkizunen bidez.
52.- Gerraren zentzugabekeria argi baino argiroago erakusteko egina dirudi. Elkarren lehian ari dira ingelesak, zubigintzan batzuk eta zubia desegin beharrean besteak.
53.- Gertatzen da honetan lepoan azkura diren bi mandorekin ikusten dena. Saiatzen dira azkura kentzera, baina ezin iritsi dira lepora muturrarekin. Alderatzen zaizkio elkar/elkarri: hatz egiten dio batak besteari nahi duen eran, eta arindurik beren nekea hasten dira pozez saltoka.
54.- Egitate historikoa eta historialariak lan-hipotesi gisa jaulkitzen duena, abiapuntuan elkarren kontra diruditen gertakariak izanik ere, azken buruan ekartzen duten egoerak maiz ez dira elkarren artean/elkarrekin hain desberdinak.
55.- Horixe da Donostian sortu nahi dugun mintegiaren asmoa: elkarren berri jakitea, elkar harremanetan aritzea, nor bere lanbidekoekin lehenbizi eta sail batekoak besteetakoekin gero.
56.- Onena izango da, jaunak, erabakitzea, emazte bakoitzak izan ditzala bi edo hiru senar. Harriturik geratu ziren salako jaunak: elkar/elkarri begiratuta, esan zuten: erotu zaie emakume hauei, zer gertatzen da?
57.- Horiek ere sendatuko dira, ordea, zabalagoak izaten ikasten badugu bihotzez eta eskuz, bereizten gaituzten geurekoikeria ziztrinak baztertuz elkarrekin har dezagun.
58.- Bi nahiz gehiago hizkuntzaren elkarren ahaidetasuna egiztatzeko eta finkatzeko badira jokabide jakinak. Ez naiz hemen gaitasun horretan sartuko, luzaz mintzatua bainaiz arestian liburuxka batean.
59.- Eta jakina!, euskalduntasuna eta burdinbidea, hark uste bezala, betikoz elkarren/elkar etsai izanik, burdinbideak euskalduntasuna egunen batean, urrutira gabe, baztertu eta ezereztu behar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario