Aitzinsolasa
Sarrera: gure artean onomastika lanak ez dira urriak, baina antroponimia guti(ago) landu da.
Gure artean onomastika lanak urriak izan direla ezin erran daiteke, anitz baitira eta aspaldidanikoak arlo honetan egin diren saioak, baina gehienbat toponimia aztertu da, ez hainbeste antroponimia, eta hau landu denean batez ere ponte izenak etadeiturak hartu dira ikergaitzat.
Onomastikan dena lotua dago (1)
Hemen: «, ez hipokoristikoak.» bukaera falta da,2.2.rekin (bigarren orrialdeko bigarren lerrokadarekin) lotzeko.Jakina, onomastikan sail guztiak elkarrekin hertsiki loturik daude: lehen ponte izenak zirenak orain deiturak dira (
Andres , Jimeno, Maiora, Ojer, Oneka…) edo toponimoen (Gartziarana, Ilurdotz, Paternain, Petiriberro…) eta oikonimoen (Arrosakoa ,Beñatenea, Bettinea, Ferranenea, Lopekoa, Lutzikoa, Mariestebanbaita, Martzelinorenea…) osagaitzat aurkitzen ditugu. Etxe izenak eta hauetan oinarritutakoizengoitiak, bestalde, maizkara deitura bilakatu dira (Arotzarena, Bartzelona, Dorai,Etxeberria eta Etxeberri, Jauregizar, Karlosena, Mitxelena, Paris, Petrirena eta Petri ,Salaberria eta Salaberri…) eta orobat toponimoak (Abartzuza, Arizkun, Azpeitia ,Elizondo
, Erbiti, Ezkurra, Legasa…). XVI-XVII mendeetan, gainera, ohikoa da toponimoak pertsona izentzat kausitzea, emazteki izentzat batez ere (Mariarano, Mariabaztan,Mariamendaro, Mariasunbil, Mariezkurra…), eta azken urteotan jokabide hau franko hedatu dela erran dezakegu (Bianditz , Irati , Saioa), ardura Andre Mariaren santutegien eta baselizen izenek izan duten arrakastagatik (Aitziber, Arantzazu, Belate, Estibaliz,Idoia, Oskia, Muskilda, Uxue, e.a.).Onomastikan dena lotua dago (2). Mitxelenaren lana, adibidez
Beraz, onomastikaren barreneko sail guztiak loturik daude, gure hizkuntzan eta besteetan, eta sail horietako bat lantzen denean besteak ere ukitzen dira hein handi edo txikian. Errate baterako, Mitxelenak
Apellidos Vascos lan bikainean deiturak hartu zituen aztergaitzat, baina toponimia lanetarako ere ezin baztertuzko tresna eskuetaratu zigun, eta hipokoristiko edo izen ttipi batzuk ere ukitu eta aztertu zituen. Bestalde, toponimia lantzean argitzen diren puntuak eta jasotzen diren datuak,historikoak eta egungoak, hagitz baliagarri izaten zaizkigu deituren ikerketarako, erranbezala toki izen franko deitura bilakatu direlako. Era berean, hemen emanen ditudan datuak, aztertuko ditudan izenak eta jaulkiko ditudan hipotesiak lagungarri izanen zaizkio, hala espero dut behintzat, toponimia, oikonimia edo antroponimiaren beste sailen bat gainetik ikusi edo sakonki ikertu nahi duenari.Onomastikan dena lotua dago (3). Baina sail bakoitzak autonomia du
Nolanahi ere, eta erran gisa sail guztien arteko harremanak ugari eta estuakzanagatik, bakoitzak bere nortasuna du, eta ikertzaileak aldian horietako batean sakontzea erabaki dezake, metodologikoki egoki iruditzen bazaio. Hau da, lan batean oikonimia azter dezake, hurrengoan herri edo eskualde bateko toponimia eta hirugarrenean herri bateko edo garai bateko deiturak, adibidez. Hau bistako kontua dela uste dut, eta ez da zertan azalpenak ematen hasi. Jokatu ere, gainera, horrela jokatu ohi da gehienetan.
Hipoko.: egin diren lanak
Hipokoristiko edo izen ttipietara itzuliz, erran dezaket saio zabalik ez zaiela eskaini gurean; beste sailen batean sakontzean ikusi dira, iragaitzaz bezala, nahiz badiren datuak jaso dituzten lan batzuk, eta jaso ez ezik aztertu ere egin dituztenak: Del Valle Lertsundiren bi artikuluak, Leo Spitzer-ena, Mitxelenaren ohar batzuk, Irigoienen artikulu eta liburu atal zenbait, Knörren txosten bat eta Salaberriren
artikuluxka nabarmendu daitezke horien artean (ikus bibliografia), baina bururen buruko lanik ez dut ezagutzen eta uste dut horrelakorik ez dagoela, arrunt oker ez banabil.
Hipoko.: hauek biltzeko eta aztertzeko nola jokatu dudan
Lan honetan dokumentazioan han-hemen agertzen diren datuak biltzen ahalegindu naiz eta ikertzaileek honetaz edo hartaz erran dituztenak jasotzen. Liburua buru-buztan, hasi eta buka irakurtzeko adorea eta kuraia duenak ikusten ahalko duen moduan, hipokoristiko anitz agertzen dira hemen, aurkitu ditudan ale desberdin guztiak. Alabaina, segur naiz badirela oraino franko, niri itzuri zaizkidanak. Geroko lanak azaleratu beharko ditu, beraz, orain gaitzerupean estalirik gelditu diren horiek.
Liburuaren justifikazioa: zergatik den hipokoristikoena gai garrantzitsua (1)
Hipokoristikoen azterketa zergatik den garrantzizkoa galdeginen balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digulako dela munta handikoa. Nago hau, berez, aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere onomastikaren zeregina izen bereziak aztertzea baita. Honetaz landa eta bigarrenik, izen ttipiek egungo deitura eta oikonimo asko ongi ulertzeko aukera ematen digute: adibidez,
Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean, Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu.Liburuaren justifikazioa: zergatik den hipokoristikoena gai garrantzitsua (2)
Hirugarrenik, izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere lagungarri izan daiteke; erraterako, Baztango
Almandoz herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko batean, duke oinarri, *Alamando-n hainzuzen ere, Irigoienen ustekaria egia izatera (1995f), eta nire iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere lagun diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.Liburuaren justifikazioa: zergatik den hipokoristikoena gai garrantzitsua (3)
fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.
Laugarrenik, izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian daudenegitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta motak, «template» edo plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugufonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu —nik segurik ez—Liburuaren justifikazioa: zergatik den hipokoristikoena gai garrantzitsua (4)
Bosgarrenik, dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura geografikoa
bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena etabilakaera hobeki konprenitzeko.Liburuaren justifikazioa: zergatik den hipokoristikoena gai garrantzitsua (5.1)
Buruenik, izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin, eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula onomastikariok, eta orobat haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen digutelarik. Michaelssonek (1939: 110) haurren beren hizkerari baino garrantzi handiagoa aitortzen dio helduek haiekin ibiltzen dutenari: «La part de l’enfant dans ces formations est généralement minime; les transformations sont avant tout dues à la mère, aux parents […]». Stratmannek (1935: 30-31), ordea, haurren hizkera bera nabarmentzen du, helduek umeekin komunikatzeko erabiltzen dutena ez ezik: «Wenn man an seinen eigenen Familienkreis, seine nähere Umgebung denkt, wird man sich sofort des weiten Einflusses der Kindersprache bewußt». Ikertzaile honek bokal eta kontsonante sistemetan gauzaturikako hots aldakuntzak, izenen laburtze eta sinkopak, eta azaldu gabeko formak haur hizkerari leporatzen dizkio. Boyd- Bowmanen iritziz ere munta handikoak dira haurren hizkera eta helduen horiekilakoa
(1955: 337-338):
rudimentario sistema fonemático de los niños que aprenden a hablar, y a los esfuerzos que
hacen los adultos, con intención cariñosa, para imitar el sistema».
«También señalaremos que estas deformaciones se deben en gran parte alLiburuaren justifikazioa: zergatik den hipokoristikoena gai garrantzitsua (5.2)
Afrika erdialdeko Hausa hizkuntzan, Newmanek eta Ahmadek diotenez (1992: 162), hipokoristiko era gehienak batez ere helduek haurrekin edo haur koskortuekazteagoekin hitz egiten dutenean erabiltzen dira. Daviesek (2000: 22) izen ttipietan agertu ohi diren errepikapenak eta italieraz gertatzen den geminazioa haur hizkerari leporatzen dizkio. Lipskik (1995: 388, 422-423) gaztelaniako izen ttipien ereduen oinarriak haur hizkeran berean eta helduok haurrekin mintzatzen garenean egiten ditugun bakuntzeetan bilatu beharrak direla uste du, eta Piñeros (2000) Amerikako gaztelaniako hipokoristikoak zuzentzen dituzten arauak eta haur hizkerarenak lotzen
saiatzen da.
Liburuaren justifikazioa: zergatik den hipokoristikoena gai garrantzitsua (5.3)
Nik ez dakit haur euskaldunak zer adinetan hasten diren izen ttipiak, mota batekoak izan edo bestekoak izan, ibiltzen. Badira haurrarekiko hizkera adierazkorra biltzen duten (Salaburu, 1984: 119 eta hurr.) edo aztertzen duten (Zubiri, 2002)
zenbait lan, baina ez, dakidala, hipokoristikoez mintzo denik. Gaztelaniaz, Aguirrek,Albalak eta Marrerok egindako ikerketaren arabera (2005: 141), urte bat eta bederatzi hilabeterekin eman zuen Magín zeritzan umeak lehenbiziko hipokoristikoa, eta hilabete
gehiagorekin Mariak. Nolanahiko gisan, gogoan hartzekoa da atzizki bidezko izen ttipiakeman zituztela haurrok eta euskaraz gaia korapilatsuagoa dela, aukeran baliabide gehiago daudela.
Hipoko.: metodologia eta zailtasunak
Zernahi dela, akort naiz Irigoienekin (1995: 1) euskararen eremuko Erdi Aroko hipokoristikoen sorrera aztertzean «se me hace necesario manifestar aquí, que, comoes obvio, considero que el mundo de los hipocorísticos es de una gran complejidad, y
que no puedo penetrar en él más que de soslayo, máxime tratándose de textos medievales» dioenean. Nik, dena dela, Nafarroako egungo hipokoristikoak ere biltzen ditut, bizkaitar euskaltzainak ez bezala, eta historikoak eta gaurkoak eskema orokor baten barnean sartzen ditut (ikus beherago). Bestalde, hark ez bezala, izengoitiak alde bat utzi ditut usaian (
Per Arnalt dicho Velçto-ren modukoak), zenbait aldiz lehenizenaren eta izengoitiaren arteko bereizkuntza arrunt garbi ezin egin badaiteke ere(ikus hirugarren atalean diodana).Hipoko.: euskal onomastika lanek ez dute aintzat hartu munduan gertatzen dena.
Hurrengo atal garrantzitsuaren justifikazioa
Euskal onomastika ikertu duten lanek arruntean ez dute kontuan izan gureinguruan eta munduko beste alderdi batzuetan gertatzen dena: erraterako, Jimeno Juriok eta biok argitara emandako
hipokoristikoen gaia ikertzean bestetan gauzak zertan diren ikustera bultzatu nauena.Artajona. Toponimia Vasca / Artaxoa. Euskal Toponimia liburuan Nafarroako herri horretako leku izenak aztertu genituen, baina ez ginen saiatu toponimo horiek beste hizkuntza eremu batzuetakoekin erlazionatzen, eta uste dut neurri batean hau normala dela holako liburu batean. Hala ere, iruditzen zait hats handiagoko lanetan baitezpadakoa dela euskaraz arruntak diren gertakariak gure inguruko eta urrutiagoko beste hizkuntza batzuetan badirenetz aztertzea, hots, geure bakarra den zerbaiten aitzinean gauden ala munduan barna aski ezaguna den erabide baten aitzinean. Alegia, uste dut ez garela gure txokoan goxo-goxo gelditzen ahal eta ahaleginak egin behar ditugula kanpoan zer dagoen jakiteko. Hau da, izan ere, euskal
No hay comentarios:
Publicar un comentario