Eman hurrengo definizio hauei dagokien hitza
1.- Asko pentsatu gabe, bat-batean burutara etortzen zaiona botatzen duena, harrokeriatan ibiltzen dena, behar ez dena esaten duena. Ahoberoa, Ahohandia
2.- Besteren hitz eta egiteetan gaiztakeria edo asmo txarra ikusteko joera duena. Irudikorra
3.- Zuzena izanik, luzetasun eta mehetasun egokia eta dotorea duena. Lerdena
4.- Gantza eta haragia ugari duena. Gizena, lodia
5.- Faltsua, gauza bat esan eta beste bat egiten duena, fidagarria ez dena, ezjakinarena egiten duena. Zuria, maltzurra
6.- Lerdena eta gehienetan arina. Liraina
7.- Biraoka, sakreka eta juramentuka hitz egiten duena, gezurrak erraten ibiltzen dena, hitz itsusi eta gogorrak erraten dituena. Mingaizikina, Ahobeltza
8.- Fidatzen ez dena. Mesfidatia, fidegaitza
9.- Goiko aldea bere kidekoek baino gorago duena. Garaia
10.- Gainerakoekin onginahiz eta maitasunez jokatzen duena. Amultsua
11.- Gazi-gozorik gabeko pertsona, gatz-piperrik gabekoa, inozoa eta tuntuna. Zozoa
12.- Buruan ile gutxi edo bat ere ez duena. Buruzoia, Kaxkamotza
13.- Lotsarik (agertzen) ez duena. LOtsagabea
14.- Agintzen edo eskatzen zaiona kontra egin edo muzindu gabe, baretasunez egiten duena. Otzana, Txintxoa
15.- Nortasuna ezkutatzeko edo arrazoi estetikoengatik erabiltzen den ordezko adatsa. Ileordea
16.- Buruz ernea dena, ulertzeko eta ikasteko gaitasun handia duena.Argia, azkarra
17.- Fidatzekoa ez den jendea, ongiegi ohitutakoa, hitz gozozalea, lanerako beratza. Zuria
18.- Jaiotzez larruan izaten den orban iluna.Orina
19.- Hitz egiteko debekua duena, zenbait silaba errepikatuz mintzo dena. Totela
20.- Uste, asmo, erabaki bati gogor eta amore eman gabe lotzen zaiona, eusten diona. Burugogorra
No hay comentarios:
Publicar un comentario