jueves, 16 de diciembre de 2010

Familiako kide baten deskribapena

NIRE ARREBAREN DESKRIBAPENA
Lehenik eta behien bere izaeratik hasiko naiz. Oso ile luzea dauka, hasiera batean, marroi iluneko kolorekoa zeukan, baina behin eta berriz tintatu duenez gero, zaila da zehaztea bere ilearen kolorea. Hala ere, normalean motots batean biltzen du, baina gehien gustatzen zaidana da, ilea kizkurtzen duenean.
Begi oso handiak ditu, marroi kolorekoak, eta begiratze soilarekin harritzen zaitu! Oso nabarmena den beste gauza bat bere orina da, ezpainen azpian kokatua daukana. Larru zurikoa den arren, ez da asko nabaritzen, beti oso apainduta eta margotua doalako, nahiz eta niri batere ez gustatu. Batez ere asko nabarmentzen zaizkio ezpainak, gorri kolorez margotzen dituelako beti.
Lehen Lodixka zegoen arren, gaur mehea dago, argalegia, esan daitezke. Horrekin bat, beti praka luzeekin joaten da, eta takoiekin, lehen esan ez dudan arren, oso altua ez delako. Txanoak janztea ere gustukoa izanen du, hain itsusia den kapela jantziz.
Adeitsua dela esan dezaket, nahiz eta askotan gaiztoa izan besteekin.  Haserretzen denean, askotan oso harroputza izanen da, eta iskanbila ugari izaten ditugu.  Ikasketetan oso azkarra da, betidanik oso arduratsua izan delako. Gainera,  oso apala izan  arren  beti, zanpon bati baino gehiagori aurre egin dio ikastolan.
Baita, oso mihiluzea da, eta behin baino gehiagotan arazoak izan ditugu horregatik. Kasu horietan oso trebea izanen da egindakoa konpontzen baina   ala ere egoera horiek erotzen naute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario