sábado, 18 de diciembre de 2010

denetariko aditzak 2

DENETARIKO ADITZAK 2

1.- Gehienak Ronnieren hilobitxoaren atzean aurkituko dituzu, pospolo kaxetan sartuta. Zalantza egin nuen. Davidi ez litzaioke zuk ikustea axolako. Ez dakit ba. Berak ezkutatu egin zidan bere ohitura hori.

2.- Sequoia Parkeko bisitarien autoek piztuta zeramatzaten argiak, eta lerro gorriztak osatzen zituzten tarteka. Eguna bukatzera zihoan, lasaitasuna handia zen.

3.- Nahiago du, Sierrara edo haranera begiratu baino, lurrera makurtu eta bertan aurkitzen dituen harri koskor eta gainerako gauzaxkak aztertu, zaldizain mexikarren zigarro hondakinak barne; azterketa horrek diraueino txindurri edo beste xomorroren bat azaltzen bada, askoz ere hobeto.

4.- Ez noski denboraren aurka joateko eta bere lan xahutzailea, batzuetan onuragarria ere izan daitekeena, galarazteko, baizik eta izan dezaten, nire alabek, adin heldura iristean, beren aita ezagutzeko aukera.

5.- Usaindu egingo zuten nire kafea, eta gonbidatzea nahiko dute. Indio batek kilometrotara usain dezake kafea. Izugarri gustatzen zaie.

6.- «Jaio diren zaldikumeez hitz egin beharko zenuke, osaba. Esan dit Efrainek ikusten egon zarela», esan nion hitz-beste egiteko asmoz. Ez nuen nahi gerraren gaian sar zedin. Baina berak ez zuen nire komentarioa aditu ere egin.

7.- Behin batean, Ghirardellin txokolatea hartzera geratu ginelarik, zerbitzariak senar-emaztetzat hartu gintuen, your wife eta your husband esanez, eta barre egin genuen biok.

8.- Hotelean niri laguntzeagatik zegoen, han jostatu eta gero Iruainera joan behar genuelako berak zaldi gainean ibiltzen erakuts ziezadan.

9.- Nirekin berrogei minutuz hitz egin ondoren, psikologoak nekazari giroari nion atxikimenduari egotzi zion nire isolatzeko joera, eta halaxe aipatu zuen txostenean, nahasi egiten zirela nigan balio zaharrak eta modernoak, eta ahalegina egin behar zela beste giro bateko lagunartea aurki nezan.

10.- Egun batean —uda zen eta bero zakarra egiten zuen— Lubis eta Pantxo bi anaiek berekin joan nendila eskatu zidaten gauza bat erakutsi nahi zidatelako, eta ordubete luzez orpoz orpo jarraitu nien harik eta harkaitz handi baten pareraino iritsi ginen arte.

11.- Ubanbe hoska hasi zen, Iruaingo bide bazter batean edo mendiko basoan balego bezala.

12.- Eragozpenak zirela eta, galdezka aritzen nintzaion neure buruari nola lor nezakeen Lubis, Pantxo eta Ubanberekin denbora gehiago egotea.

13.- Itxuragatik hiritartzat hartzen baininduten, ez baitzuten beren leinukoa izan nintekeela uste.

14.- Esna nendin nahi zuen Teresak. Kolegioko psikologoak edota nire gurasoek bezala. Eta esnatu nintzen azkenean.

15.- Nire lanerako gogoa ondo neur zezan azaldu nion asmoa. Ipuina ondo idaztearen alde, prest nengoen Obabako udan izaten genuen denbora-pasa nagusia baztertzeko ere.

16.- Aitorpen hura egin banio, agian, sendabidean jarriko zatekeen nire arima.

17.- Burura zetozkidan pentsamenduek izutu egiten ninduten, eta lehiatilatik aldendu eta ohe ertzean esertzera joan behar izan nuen.

18.- Oso haserre zegoen, ordu batzuk lehenago Sebastianekin-eta izandako haserrea berpiztu balitzaio bezala.

19.- Susanarekin hitz egin nahi nuen, konta ziezazkidala berak gure iragan hurbilari buruzko gauza gehiago. Eta gutun bat ere banerabilen buruan, osaba Juani egin nahi niona.

No hay comentarios:

Publicar un comentario